euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Irekita FIVUren euskara eskoletan izena emateko epea; irailerako iragarri du Federazioak 2020ko bere Udalekua

2020/03/13

Uruguaiko FIVU federazioak antolatutako 20. Udalekua, 2019ari zegokiona, 2020ko urtarrilean egin zen, ohiko arrakastaz
Uruguaiko FIVU federazioak antolatutako 20. Udalekua, 2019ari zegokiona, 2020ko urtarrilean egin zen, ohiko arrakastaz

PUBLIZITATEA

Montevideo, Uruguai. Uruguaiko euskal etxe gehienak biltzen dituen FIVU euskal elkarteen federazioak 2020ko ikasturteko euskara klaseetan izena emateko gonbitea luzatu du, aurrez aurreko zein urrutiko ikastaroei dagokiena. Deialdiak maila guztietako ikasle eta eskolak baitaratzen ditu, beti ere Etxepare Euskal Institutuak kudeatzen duen Euskara Munduan programaren baitan trebatutako irakasleen ardurapean. Interesatuek cursosdeeuskera@gmail.com helbidera idatzi behar dute edo +598 2215 7029 telefonora deitu. Informazio gehiago, hemen.

Epe luzerako planak ere baditu FIVUk, tartean 2020ko Udalekua garaiz egin ahal izatea eta hori dela eta plazaratu du dagoeneko aurtengo data: Txiki eta nerabeei zuzendutako ekitaldia irailaren 4tik 6ra izango da, Villa Bautista-n, Canelones departamenduko La Tuna izeneko bainuetxe eta hondartzan.

Uruguaiko 20. Udalekua

2020ko Udalekuaren data jarri eta garaiz adierazteko premiak badu bere arrazoia: iaz gertatu zena aurten berriro ez gertatzea. Izan ere, 2019an dataren erabakia berandu adostu zuten euskal etxe antolatzaileek eta azkenean aurtengo urtarrilera ekarri behar izan zen. Hale ere, horrek ez zion kalterik eragin ekitaldiaren 20. edizio horren arrakastari.

30 bat lagun bildu ziren kanpamentuan, Carmeloko Ibai Ondoko Etxea, San Joseko Euskaldunak Taldea eta Montevideoko Euskaro eta Haize Hegoa elkarteetako ordezkariek eta FIVUko irakasleek koordinaturik.

Asteburuan zehar, mota askotako tailerrak antolatu zituzten, tartean, musika, dantza, arte  eta euskara tailerrak. Musikakoan, adibidez, neska-mutikoek euskaraz abestu eta musika tresnak sortu zituzten. Oroigarri gisa Udalekuan egindako loreontzi bana etxeratu zuten, landare txiki batekin. Bizi izandako uneetako oroitzapen ederrak ere eraman zituzten gaztetxoek, bertako argazki bildumean ikus daitekeenez.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia