euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mikeldi talde eno-gastronomikoak zazpi urte bete ditu euskal gastronomia praktikatzen Mexiko Hirian

2010/12/10

Taldeko kideak eta euren familiak (argazkia Mikeldi)
Taldeko kideak eta euren familiak (argazkia Mikeldi)

PUBLIZITATEA

Mikeldi talde eno-gastronomikoak zazpigarren urteurrena bete zuen abenduaren 2an. Elkarte hau euskal gastronomiaz gozatu nahi duen euskal-mexikar talde batek osatua da eta kideak urtean hainbat aldiz elkartzen dira Mexiko DF hiriburuan eta inguruetan, mahai baten inguruan beti. Azken afari-batzordean taldeak 2010eko txostenaren balioespena egin zuen eta Jon Ruiz de Azua aukeratu zuen 2011 urterako presidente gisa. Mikeldik kide berri bat ere onartu zuen, Julen Ruiz de Azua.

Mexiko DF, Mexiko. Mikeldi talde eno-gastronomikoaren aurtengo presidenteak, Jon Merodiok, urtearen baliopespena egin zuen abenduaren 2ko afari-bilkuran. Merodiok elkartearen ekitaldien artean familiekin eginiko irteerak azpimarratu zituen: bazkideak --gizasemeak dira guztiak-- eta euren emazte eta seme-alabak Odriozola eta Blasco sendien arrantxuetan bildu ziren eta 40 kiloko ardi baten errekia dastatu ahal izan zuten, besteak beste.

residenteak Mikeldi taldeak urtean zehar eginiko afarietako menu gogoangarrienak ere aipatu zituen eta afarietara gonbidatu berezi gisa bildu zirenak gogoratu zituen, Javier García Urtiaga, Josu Garritz Ruiz, Jesus Migueltorena eta Diego de Icaza, besteak beste.

Bazkideek Jon Ruiz de Azua aukeratu zuten 2011. urteko presidente eta Julen Ruiz de Azua kide berri bezala onartu zuten. Horrela, orotara taldea honakoal dauzka bazkide: Julen eta Josu Garritz, Mikel eta Jon Merodio, Jon eta Julen Ruiz de Azua, Bernardo Migueltorena, Alvaro Mier, Aitor Odriozola eta Gregorio Blasco.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia