euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mendiguren familiak bere 4. Topaketarako deialdia egin du: Amurrion, Araban, izango da 2008ko apirilaren 13an

2007/07/28

Mendigurentarrek egin zuten azken bilkura Gernikan izan zen, apirilean
Mendigurentarrek egin zuten azken bilkura Gernikan izan zen, apirilean

PUBLIZITATEA

Mendiguren familiak bere laugarren topaketa ospatuko 2008ko apirilaren 13an Amurrion, Araban. Bilkuraren helburua 'familia arteko harremanak estutzea eta elkar ezagutzea' izango da, antolatzaileek adierazi dutenez. Xabier eta Fernando Mendiguren dira bileraren antolatzaileak eta abizen hau dutenei bertaratzeko gonbitea egiten diete. Familiaren azken topaketa Gernikan izan zen, joan den apirilaren 22an, eta 130 lagun bildu zituen guztira.
Amurrio izango da Mendigurentarren IV. Topaketaren egoitza, datorren urteko apirilaren 13an. Bilkuraren antolatzaileek aldez aurretik ezagutzera eman nahi izan dute eguna eta lekua, Euskal Herritik kanpoko lagunek ere parte harteko aukera izan dezaten. Izan ere deialdia mundu osoko Mendigurentarrei irekita dago. Bilkuraren helburua, aurreko hiru topaketak bezala, 'familia arteko harremanak estutzea eta elkar ezagutzea' izango da.

Topaketen antolatzaile nagusiak Xabier eta Fernando Mendiguren dira. Duela urte batzuk, internet eta telefono-liburuei esker hasi ziren familiako kideen inguruko informazioa biltzen eta gero eta gehiago dira hitzordu hauetan parte hartu nahi duten Mendigurentarrak. Lehendabiziko topaketa 2004an egin zuten, Arabako Mendiguren herrian eta 80 lagun bildu ziren bertara. Urtebete ondoren 77 familikide bildu ziren Oñatin. Aurten egin dute hirugarren topaketa, Gernikan, eta 130 lagun bildu ziren bertan guztira.

Orain deialdia atzerriko euskaldunei ere luzatu nahi diete eta denborarekin hasi dira lanean. Lau pertsona ari dira dagoeneko antolakuntza lanetan: Roberto Mendiguren Lekandak du ikerketen ardura; Antonio Mendiguren Gómezek arlo informatikoa zuzentzen du; José Manuel Molinerok logistika kontrolatzen du eta Fernando Mendigurenek ekimena zuzentzen du. Datorren bilkuran parte hartu nahi duenak antolatzaileekin kontaktatu dezake e-maila bidaliz hona.


Lotura interesgarriak

Mendizabal familiaren I Topaketa
EuskalKultura.com-en argitaratua 2006ko urriaren 4an

Otondotarren IV. Topaketa Pigüen, Argentinan izango da
EuskalKultura.com-en argitaratua 2006ko irailaren 26ean

Béhèran familiako 250 kide bildu ziren Ayacuchon
EuskalKultura.com-en argitaratua 2006ko martxoaren 22an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia