euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Meabe 2. batailoiko Felix Gallarreta komandantearen istorioa azaleratzen digu Sancho de Beurko-k bere blogean

2021/07/12

Meabe 2. Stalin batailoiko milizianoak Otxandioko frentean (arg. Juan Miguel Bombín-en politesia)
Meabe 2. Stalin batailoiko milizianoak Otxandioko frentean (arg. Juan Miguel Bombín-en politesia)

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Sarrera berria dakargute 'Ecos de 2 guerras, 1936-1945' blogean Sancho de Beurko historia elkarteko kideek, oraingoan 1938an Francoren orden berriko agintari faxistek fusilatu zuten Felix Gallarreta sindikalista eta komandante barakaldarraren bizitza erreskatatuz Vida y muerte del baracaldés Félix Gallarreta, comandante del batallón Meabe nº 2 izenpeko artikuluan. Bere biografia osatzeko, biloba duen Arantza Gallarretaren ikerlan eskerga baliatu dute, testuingurua emanez harek lortutako datuei.

Félix Gallarreta Gaviña (1902-1938) miliziano soil izatetik komandante izatera iritsi zen laburra izanagatik hainbat gorabehera eta bihurgune (eta heriotza) ekarri zizkion Gerra Zibilean. Hirutan zauritu zuten eta preso hartu zutenean Armadaren XIV. Gorputzeko Estatu Nagusiko Hirugarren Sekzioari atxikita zegoen. Ondoren kontzentrazio esparru batean sartu eta espetxetik pasatu ondoren gerra-kontseilu batek heriotz zigorra ezarri zion, "matxinada militarragatik". 1938ko urtarrilaren 10ean fusilatu zuten, 35 urte zituela.

-Irakurri hemen Felix Gallarretaren istorioa (gaztelaniaz)



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia