euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mattin Lerissa eta Mixel Ducauk bi saio eskainiko dituzte Kalifornian, Chinon eta San Frantziskoko euskal etxeetan

2020/02/20

Mattin Lerissa Mixel Ducau (arg Maryse Bergonzat)
Mattin Lerissa Mixel Ducau (arg Maryse Bergonzat)

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Bidaia hasiko dute aste honetan Estatu Batuetara, Kaliforniara, Mattin Lerissa Behorlegiko kantari gazteak eta Mixel Ducau euskal kantari, musikagile eta jotzaile eskarmentudunak. Bira laburxea izango da, bi asteburu, eta horietan Chinon, Hego Kaliforniako herri honetako Euskal Etxean kantatuko dute datorren igandean, 23an; eta baita San Frantziskon ere, ondokoan, martxoaren 1ean, hiriko Gure Euskal Etxean. Ez da baztergarri tartean ere beste emanaldiren bat eskaintzea.


Iaz ETBko Nerea Olasok Mattin Lerissaz eginiko bideoa, bigarren diskoa plazaratzearen karietara

20 urte ditu Mattin Lerissak baina gazte-gazterik hasi zelarik, bi disko baditu plazaratuak, azkenekoa "Gazte naiz gazte" 2019an, eta aurrekoa "Bidez bide" 2016an, 16 urte besterik ez zituela. Mattinek maite du kantu herrikoiak kantatzea eta hala osatu zuen bere lehenengo lana; bere bigarren diskoan, berriz, kantu gehienetan bera den musikaren egilea, zenbait idazleren hitzak musikaturik.

Mixel Ducau baionarrak, bestalde, ez du aurkezpenik behar, euskal kantugintzako izen handietako bat izaki, Errobiko garaietatik Zaldibobo eta Bidaiaraino, azken hau bere emazte eta bera ere euskal kantari den Caroline Phillips sanfrantziskotarrarekin; hamaika izan baitira partaide ukan duten proiektuak, kantari, musikagile zein musika jotzaile legez, besteak beste hainbat instrumentu jotzen baititu, tartean saxoa, gitarra, txirula, alboka, ttun-ttuna...



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

  • Alboradak
    Juanmi
    Antzuola, Gipuzkoa
    2020/03/29
  • Aritz zarauztarra
    Miren Edurne
    Mexiko Hiria, Mexiko
    2020/03/27
  • Lehenbailehen
    Marta Fernandez
    Mexiko Hiria, Mexiko
    2020/03/19
  • Pena
    Pedro Irigoien
    San Frantzisko, Kalifornia
    2020/03/13
  • Gogoan Bego
    Juan Mari Aranburu
    Donostia-San Sebastian
    2020/02/20

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia