euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mar del Platako Euskal Etxeak karguak berritzeko hauteskundeak egin ditu: Jose Martin Azarlozak segitzen du lehendakari

2008/08/04

'Denak Bat' Euskal Etxearen egoitza, Mar del Platako Moreno 3440 helbidean
'Denak Bat' Euskal Etxearen egoitza, Mar del Platako Moreno 3440 helbidean

PUBLIZITATEA

Elkarteko arautegiak agintzen duenari jarraiki, hauteskundeak egin berriak ditu Buenos Aires probintziako Mar del Plata hiri argentinarreko 'Denak Bat' Euskal Etxeak. Uztailaren 26an eginiko Ohiko Batzar Orokorrak hartutako erabakiei segituz, hilaren 29an egindako bilerak datorren agintealdian elkartea gobernatuko duen Zuzendaritza Batzordea izendatu zuen, Jose Martin Azarloza lehendakari, Ana Maria Irigoyen eta Horacio Ayesa lehendakariorde eta Francisco Valencia diruzain, besteak beste.

Mar del Plata, Argentina. Uztailaren 26an gauzatutako Ohiko Batzar Orokorrak erabakitakoa abiapuntu, datorren agintealdian Mar del Platako 'Denak Bat' Euskal Etxea gidatuko duen Zuzendaritza Batzordea honako kideek osatuko dute, aldaketa gutxirekin aurrekoaren aldean.

-Lehendakari: Jose Martin Azarloza
-Lehendakariorde lehena: Ana María Irigoyen
-Lehendakariorde bigarrena: Horacio M. Ayesa
-Idazkari: Gustavo Elichiribeheity
-Idazkariorde: Adriana Hernandorena
-Diruzain: Francisco Valencia
-Diruzainorde: Juan Gonzalez

-Batzordekide titularra: Luis Gaspari
-Batzordekide titularra: Maria Emilia Horvath
-Batzordekide titularra: Pedro Plazaola
-Batzordekide titularra: Mirta Haydee Begue
-Batzordekide titularra: Asier Iriberri

-Batzordekide ordezkoa: Maria Luz Vicente
-Batzordekide ordezkoa: Luis Maria Vicente
-Batzordekide ordezkoa: Andoni Iriberri
-Batzordekide ordezkoa: Marcelo Lentini

-Ohorezko epaimahaikide titularra: Bingen Azarloza
-Ohorezko epaimahaikide titularra: Julio Elichiribeheity
-Ohorezko epaimahaikide titularra: Jose Maria Echeverria

-Ohorezko epaimahaikide ordezkoa: Miguel Angel Vicente
-Ohorezko epaimahaikide ordezkoa: Nestor Truchi Duhalde

-Kontu ikuskatzaile: Jose Maria Landeta
-Kontu ikuskatzaile: Jorge Manuel Iriberri
-Kontu ikuskatzaile: Juan Marcos Di Girolamo

LOTURA INTERESGARRIAK

Mar del Platako 'Denak Bat' Euskal Etxeari buruzko liburua
Eusko Ikaskuntzak argitara emana



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia