euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak bere 66. urteurrena eta San Migel ospatzeko programa prestatu du

2009/09/21

Ekitaldi egitaraua
Ekitaldi egitaraua

PUBLIZITATEA

Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak abiarazi du dagoeneko aurtengo Aralarko San Migel jaiak eta elkartearen 66. urteurrena (1943-2009) ospatzeko ekitaldia egitaraua. Ekitaldiak joan den asteko asteazkenean hasi ziren 66. Urteurreneko Pilota Txapelketaren sari banaketarekin eta urriaren 17an amaituko dira, izan ere elkartearen egoitzan egingo den euskal erromeria batekin, gastronomiak eta familientzako ekimen batez eta gazteriarentzako dantzaldiaz.

Mar del Plata, Argentina. San Migel Euskadiko zaindaria eta Euskal Etxearena ere delarik, urtero antolatu ohi du Denak Batek ekitaldi egitarau berezia. Aurtengoan elkartearen 66. urteurrena ere ospatzeko izango diren ekitaldiok honako hurrenkera izango dute:

Asteazkena, irailak 16

-21:30etan. Pilotarien Peñan, haragi errealdia. Denak Baten 66. urteurreneko txapelketako irabazleei sarian ematea

Larunbata, irailak 19

-12:00etan. Pilota Txapelketa Probintziala. Bosgarren Kategoria. Euskal Etxeko 'Teyu Cuaré' pelotalekuan

Ostirala, irailak 25

-23:00etan. Aralarko San Migel Mus Txapelketa. Euskal Etxearen beheko solairuko buffet-ean

Larunbata, irailak 26

-12:30etan. 'Harri-koskorra' lelopean, Mar del Platako Ilastolen Lehenengo Festa. Beti Alai dantz ataldeko txiki eta ertainen partaidetza
-18:30etan. Askaria partaide guztientzat. Iñaki Azpiazu Aretoan

Igandea, irailak 27

-10:30etan. Aralarko San Migelen meza San Migel kaperan, calle Concepción Arenal 7150. Ohorezko beila. Euskal dantza erakustaldia Beti Alaiko dantzarien eskutik
-13:30etan. Euskal-argentinar anaitasun bazkaria Euskal Etxeko jatetxean. Urteurren topo-egitea. Txartelen aldez aurretiko salmenta, tel. 495-0308. Prezioa: $ 45,00

Astelehena, irailak 28

-14:00etan. Aralarko San Migel Pilota Txapelketaren hasiera

Asteartea, irailak 29

-20:00etan. Aralarko San Migel eguna. Hitzaldia Jorge Manuel Iriberri bazkide eta kontulariak emana Ataltis espedixioari buruz, dokumentala eta guzti
-21:30etan. Aralarko San Migel ospatzeko afaria. Erreserbetarako, tel. 495-0308

Asteazkena, irailak 30

-14:00etan. 'San Migel Aralarko' Pilota Txapelketaren azkena 

Larunbata, urriak 3

-17:00etan. DEenak Batek 1945-2008an egindako ekimenak kronologikoki adierazten dituzten urtekarien aurkespena. 2009an lortutako tituluen erakusketa. Jose Ariztimuño Liburutegian

Larunbata, urriak 10

-11:00etan. Pilota Txapelketa Probintziala. Haur-aurreko kategoria, eta laugarrena. Partidak 'Teyu Cuaré' trinketean

Asteazkena, urriak 14

-21:00etan. Pilotari Peña asadoa Asado elkarteko kintxoan. Aralarko San Migel Pilota Txapelketako sari ematea irabazleei

Larunbata, urriak 17

-21:30etan. Euskal erromeria handiak. Euskal familiaren partaidetza. Gastronomia. Euskal dantzak eta gazteriaren dantzaldia



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia