euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Madrilgo Euskal Etxearekiko engaiamendua eskertu diote Julio Elejalderi, hiria utzi eta Cantabrian biziko baita

2022/01/12

Julio Elejalde erdigunean, makila ematen 2011ean Euskal Etxean Jon Zaballari.honek eskuan atxikiz
Julio Elejalde erdigunean, makila ematen 2011ean Euskal Etxean Jon Zaballari.honek eskuan atxikiz

PUBLIZITATEA

Madril, Espainia. Dotzena bat urte bizi izan da Julio Elustondo Gainza Madrilgo Euskal Etxearentzat (MEE) jo ta ke  lanean. Erretiroak ekarri zion astiak eman zion aukera bera bezalako pertsona aktibo eta kezkadun bati MEEn sartu eta ardura handiak hartzeko eta euskal elkarteak behar zuen postuetan aritzeko bolondres, besteak beste lehendakariorde, idazkari, diruzain eta lehendakari ere, eta Espainiako Euskal Etxeen Federazioko presidente.

Urte berriarekin, aire aldaketa iragarri du Elejaldek eta Madrilen bizi izan duen denbora emankorraren ondotik, epe berri bati eman dio orain hasiera, lasaigoa pentsatzen dugu, Cantabriara bizitzera pasatuz, Liendo-ra, Laredo ondoan, bere Botxo maitearen ondoan. Errazagoa izango du orain sekula galdu ez duen ohitura batekin segitzeko, hala nola hurreratzea Bilboko lagunengana, pote batzuk hartu eta mus partida batzuk jokatzera. Ez zaigu batere kostatzen bera A-8an irudikatzea bere “pepino” Honda 600ren gainean, hori nonahi dagoela bizipoza ematen dion gauzetako bat da bera bezalako motorzale batentzat.

Bere lan-bizitzatik azpimarratuko dugu 1959an Banco Vizcayan sartu zela botoi Bilboko zentralean, eta BBVA Taldeko Banco Depositarioko zuzendari nagusi gisa amaitu zuela, eta bertatik"adinagatik bota nindutela", dio, berezkoa duen umorearekin. 1982an aldatu zen Madrilera bankuko zerbitzu nagusien zati handi bat bertara eraman zutenean. Euskal Etxean euskara ikastera sartu zen eta han bat egin zuen Jon Zaballarekin, eta honek komentzitu zuen gehiago inplikatzeko.

Euskal Jaiak Retiroan

2009tik, amaitu berria den 2021era, trinko aritu da Euskal Etxearen eta Madrilaldeko euskaldunen zerbitzuan. Urte hauetatik gogoan gorde dituen jarduera kuttunenen artean  Retiron hiru urtez antolatutako Euskal Jai handiak aipatzen ditu, madrildarrei euskaldunen irudi hurbilago bat eskaintzeko eginak. Baina ezin du ekimen hori aipatu, Pablo Beltrán de Heredia zenaren izena aipatu gabe, hura izan baitzuen inspirazio eta lagun berezi.

Idaztea eta pentsatzen duena esatea  maite du, burmuinari eragitea, eta saltsa eta erronkei ez die batere muzin egiten. Ortodoxiek eta politikoki zuzena izateak ez diote kezkarik berezirik sortzen eta bere buruarekin fidela izaten saiatzen da. "Zer nahi duzu, honaino iritsita", esango luke berak. Diasporari buruzko gogoetak argitaratu izan ditu EuskalKulturan --ikus "Vasquismo en Madrid, Euskal Jaia 2017" eta "Diáspora"-- eta blog propioa dauka, Con sentido común, pandemia hasi zenetik arreta handirik eskaini ez diola onartzen badu ere. Liburu bat ere argitaratu du, "Ocurrencias (con sentido común)".

Madrilgo Euskal Etxetik azpimarratzen digute euren aitortza eta esker ona urte hauetan bertan garatu duen lanari, eta lerro hauetatik bat egiten dugu asmo horrekin. Hala ere, argi daukatu edozein egunean topatuko dugula Zazpi Kaleetan pote bat hartzen.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia