euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lurretik Lurrera: euskal-Mi'gmaq kontzertua Montrealen Mixel Etxekopar eta Claudine Arhancet, eta Darlene Gijuminag-en eskutik

2022/10/05

Claudine Arhancet, Mikel Etxekopar eta Darlene Gijuminag-ek kontzertua emango dute ostiral eta larunbatean Montreal eta Quebec Hirian hurrenez hurren
Claudine Arhancet, Mikel Etxekopar eta Darlene Gijuminag-ek kontzertua emango dute ostiral eta larunbatean Montreal eta Quebec Hirian hurrenez hurren

PUBLIZITATEA

Montreal, Quebec. Etxepare Euskal Institutuaren Saison Quebec-Pays Basque kultur trukerako egitasmoaren barruan, datorren ostiralean, urriaren 7an, Mixel Etxekopar eta Claudine Arhancet xiberotar kantariek eta Mi'gmaq jatorriko Darlene Gijuminag-ek sorkuntza-kontzertu bat emango dute, “Lurreko euskaldunengandik lurreko Mi´gmaq-etara” deitu duten topaketan, hirian garatu den Centre des Musiciens du Monde-ren egonaldi artistikoaren emaitza.

Claudine Arhancet (ahotsa), Mikel Etxekopar (ahotsa, txirulak eta tunttuna), eta Darlene Gijuminag (ahotsa eta danborra) hirukoteak euskal musika tradizionalaren eta Quebeceko kultura indigenaren arteko nahasketa esperimentatzeko aukera emango diote ikusleari. Hitzordua arratsaldeko 7etan izango da, Saint-Enfant-Jésus Elizan, Mile End-en (World Musicians Centre), giro akustikoan, publikoarengandik oso gertu. Biharamunean Quebec Hirian ere aurkeztuko dira, urriaren 8an, larunbata, arratsaldeko 7etan, Arquemusen.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Irene Larraza, Saison Quebec-Pays Basque kultur programaren baitan gauzatu diren ekimenak oso esanguratsu, bikain eta arrakastatsuak izan direla adierazi du. Tartean egon dira dantza eta bertsolaritza ekitaldiak, zinema zikloak eta Elbira Zipitria katedraren inaugurazioa, besteak beste. 2022ko edizioa udazken amaieran etorriko da. Izan ere, Itxaro Bordak Trois Rivieres Nazioarteko Poesia Jaialdian parte hartuta, Igor Calongek Montrealgo Dantza Garaikideko Eskolan dantza-egonaldia eginda, eta Kulunka Teatrok Cinars Montreal Arte Eszenikoen Jaialdian parte hartuta, baita Xabi Aburruzaga musikariak, Oreka TX taldeak eta Sigma Project saxofoi laukoteak ere.

-Montrealeko euskal-Mi´gmaq kontzerturako sarrerak erosteko, klikatu hemen
-Quebeceko kontzerturako, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia