euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Londresen, Dublinen, Berlinen eta San Frantziskon ere Gure Esku Dago aldarrikatu zuten euskaldunek

2014/06/18

Berlingo euskaldunak Gure Esku Dago ekimenarekin bat egin zuten (argazkia Gure Esku Dago)
Berlingo euskaldunak Gure Esku Dago ekimenarekin bat egin zuten (argazkia Gure Esku Dago)

PUBLIZITATEA

Euskal Herrian gertatu zen bezala, Diasporan ere aurreikuspenak gainditu egin zituen Gure Esku Dago ekimenak eta munduko euskaldun asko eta askok bat egin zuten bere aldarriarekin. Egunak pasa arren geurera ekitaldi desberdinek bideoak eta argazkiak heltzen jarraitu dute eta ondoko artikulu honetan laburbildu ditugu batzuk. Londresen, Dublinen, Berlinen, Sydney-en, Mexikon eta munduko beste zenbait tokietan Euskal Herriak etorkizuna erabakitzeko eskubidea dutela esan zuten Diasporako euskaldunek!

Donostia-San Sebastian. Gure Esku Dago herri ekimenak iragan ekainaren 8an egin zuen giza-katearen oihartzunak oraindik darraite Euskal Herrian eta baita Diasporan ere. Egitasmoak 150.000 lagundik gora bildu zituen Durangotik Iruñeara egin zen katean, baina munduan zehar euskaldun askok ere bat egin zuten ekimenarekin, ere sinbolikoan, bederen.

Leku batzuetan lagun andana bildu ziren, besteetan bertako euskaldunak gutxi izan arren ozen eta argi esan nahi zuten han ere Euskal Herriak bere etorkizunari buruz erabakitzeko eskubidea duela.
Jarraian, gure erredakzioan bildu ditugun hainbat bideo eta irudi:

-Argentinan, Jose C. Pazeko Toki Eder euskal etxeak 18 urteurrena ospatzen zuen eta 230 lagunek egin zuten giza-katea: 

 

-Londres, Ingalaterra: 

 

-Dublin, Irlanda:

 

-Cancun, Mexiko:

 

San Frantziskon ere, Basque Cultural Center elkarteak egin zuen bizikleta martxaren baitan, Gure Esku Dago ekimenarekin bat egin zuten partehartzaileek:

San Francisco Gure Esku Dago

Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxeko kideek ere Australiaraino zabaldu zuten Gure Esku Dagoren aldarria. Euren ekitaldiaren bideo bat, Gure Esku Dago Diaspora Facebook orrian. Beheko irudian, Sydneyko Euskaldunak elkartearen aurreko espaloian.

Sydney Gure Esku Dago

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia