euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txakolinak eta Errioxako ardoak ezagutzeko aukera Londresen Uztailaren 7an egingo den ekitaldian

2010/06/25

Antolatzaileek web-gunean eskegi duten gonbidapena
Antolatzaileek web-gunean eskegi duten gonbidapena

PUBLIZITATEA

Bi euskal ardo mota edo izendapen hauek maite dituztenek aukera izango dute Londresen egingo den erakustaldi eta dastaldian parte hartzeko. Ekimenaren helburu nagusia bertakoei Euskal ardoaren inguruko ezaguera eskaintzea da, izan ere, kanpoko zale askok 'Espainiar ardoen' inguruko ezagutza duten arren, gutxik daukate euskal ardoen berri. 'Seek the Sensational' izenburupean, ardo erosle, kritiko, zale, eta ostalaritza zein aisialdiko langile eta txikizkako zein handizkako bezeroak bilduko ditu ekitaldiak.

 

Londres, Ingalaterra. Ardo industrian lanean zabiltza? Ardo estilo eta tratamendu berriak ezagutu nahi dituzu? Esaldi hauekin zabaldu dute deialdia antolatzaileek www.basquewines.co.uk webgunearen bitartez. 

Antolatzaileek Euskal ardoa ezagutaraztea dute helburu, horretarako, erakusketaz gain, dastaketarako aukera ere izango da. Izan ere, Euskal ardoak ez du horrenbesteko izena eta oihartzuna atzerrian; ekimen honek ezagupen txiki hori zabaltzea du helburu.

Erakusketa Eusko Jaurlaritzak antolatu du, eta uztailaren 7an iango da Londresko  “Lord's Cricket Ground” egoitzan. Bertaratzen denak, aipatu izendapenetako euskal 35 ardo egile baino gehiago ezagutzeko aukera izango du, baita Errioxako azken ardo bereziak eta txakolina dastatzeko aukera ere. 

Honekin batera, Euskal Herriko zein Erresuma Batuko ardo industriako adituek hitzaldi bat emango dute bisitariak testuinguruan kokatzeko.

Ardo merkatuko profesionalek, gainera, aukera izango dute Euskal Herrirako bidaia zozketatuko duen lehiaketa batean parte hartzeko. 

Bisitariek www.basquewines.co.uk web-gunean izena eman eman behar dute lehenik.

 

 

 



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia