euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Literatur lehiaketaren III. edizioko irabazleen izenak plazaratu ditu Iparraldeko Euskal Etxeak

2015/11/13

2012ko eta 2013ko Lehiaketekin egindako Antologiaren azala
2012ko eta 2013ko Lehiaketekin egindako Antologiaren azala

PUBLIZITATEA

100dik gora testuk hartu zuten parte Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeko Kultur batzordeak antolatutako “Euskal Emakumeak” izenburuko Literatur Lehiaketan; lanen kalitateagatik sari eta aipamen bereziez gain, hamalau diploma ere banatuko dituzte antolatzaileek idazleen artean. Sari-emanaldia azaroaren 21ean izango da, erakundearen egoitzan.

Buenos Aires, Argentina. Erakundearen 120. urteurrenaren baitan antolatutako Literatur Lehiaketa arrakastatsua izan da oso. Kategoria guztiak kontuan hartuz, 106 ipuin jaso zituzten antolatzaileek, honako herrialde hauetatik: Espainia, Mexiko, Venezuela, Irlanda, Peru, Ekuador, Txile, Uruguai, Kolonbia, eta Euskal Herria eta Argentinatik.

Irabazleak, berriz, sei izan dira kategoria nagusian; hala ere, eta Kultur Azpibatzordeko arduradunetako bat den Norma Riosek EuskalKultura.com-i azaldu dionez, “gure espektatiba guztiak gainditu ditu lehiaketak bai kantitateari bai kalitateari dagokionez. Horregatik atera dira emaitzak pentsatu baino beranduago. Are gehiago, izugarri zaila egin zaie epaimahaikideei erabakiak hartzea eta ondorioz oinarrietan aipatuta dauden sariei seigarren sari bat eta hamalau diploma gehitu dizkiete”.

“Euskal Emakumeak” Literatur Lehiaketaren saridunak:

Helduen Kategoria:

1. saria: Raul Oscar Ifrain, "La patrona del vasquito" (Punta Alta, Bs As., Argentina)
2. saria: Ana Isabel Velasco Ortiz, “Amores perdidos” (Gasteiz, Araba, Euskal Herria)
3. saria: Raul Oscar D'Alessandro, “El almacén de Zita” (Mar del Plata, Bs As, Argentina)
4. saria: Marcela Viviana Espinosa, “El reflejo desde la orilla” (Buenos Aires, Argentina)
5. saria: Teresita Bovio Dussin, “Rosalía, mi abuela” (San Francisco, Cordoba, Argentina)
6. saria: Ana Cecilia Iturrizar Garcia, “Donde ocurre la magia” (Queretaro, Mexiko)

Aipamen bereziak

1. Mirna Landa, “Semblanza de mujer vasca” (Los Polvorines, Bs As., Argentina)
2. Salvador Robles Miras, “La abuela de las estrellas” (Bilbo, Bizkaia, Euskal Herria)
3. Julia Noemi Issa, “Maite y Gorka” (Cordoba, Argentina)
4. Eulalia Alonso Nieto, “Tres mujeres vascas 100%” (Sopela, Bizkaia, Euskal Herria)
5. Horacio Martín Rodio, “Tres palabras” (Burzaco, Bs As., Argentina)
6. Marcelo Gustavo Zanetti, “Las plantas de la abuela Dora” (Buenos Aires, Argentina)
7. Graciela Monica Cuzzolino, “El correo de la sardina” (San Miguel, Bs As., Argentina)
8. Juan Carlos Cia, “Una mujer imprescindible” (Villa Allende, Cordoba, Argentina)
9. Gustavo Ponce Maldonado, “Doña Paca, la Vasca” (Mexiko DF, Mexiko)
10. Marta Cristina Fuste Padros, “La cuenta” (Posadas, Misiones, Argentina)

Diplomak

1. Mario Corvalan Singh, “Katerina y las cintas tricolores” (Santiago del Estero, Argentina)
2. Fulgencio Ruiz Bragado, “Umezurtz” (Las Palmas, España)
3. Ana María Lopepe Cigada, “Historia de una Mariana” (Buenos Aires, Argentina)
4. Marisa Arruabarrena Elizalde, “Amatxi”  (Gipuzkoa, Euskal Herria)
5. Nieves Elena Moran Diez, “Las águilas no mueren” (Buenos Aires, Argentina)
6. Veronica Elisa Etcheverry, “Deslumbrante”  (Buenos Aires, Argentina)
7. Jose Alberto Vatalaro, “Madre ejemplar” (Rosario, Santa Fe, Argentina)
8. Patricia Alvarez Capozzolo, “Los aromas de aldea” (Caracas, Venezuela)
9. Rzepka Maria Rosa, “La llama encendida”, (Florencio Varela, Bs As., Argentina)
10. Griselda Isabel Salamone, “Las fuertes” (Ituzaingo, Bs As., Argentina)
11. Angela Liliana Siracusano, “Juana” (Banfield, Bs As., Argentina)
12. Alberto Mario Martinena, “Eslabones de una historia” (Venado Tuerto, Santa Fe, Argentina)
13. Luis Antonio Beauxis Cónsul, “Lo perdido”,  (Montevideo, Uruguai)
14. Walter Celso Arrascaeta, “Mis hermanas, las vascas” (Villa Maria, Cordoba, Argentina)

17 urte artekoen kategoria:

1. saria: Sofia Converso, “Se llama Norma”, (Buenos Aires, Argentina)
2. saria: Alexander Camiglia, “Te lo agradezco” (Buenos Aires, Argentina)

Kideen kategoria:

1. saria: Juan Carlos Ibarrola, “El banquete”, (Buenos Aires, Argentina)
2. saria: Norma Beatriz Ríos, “El reencuentro” (Buenos Aires, Argentina)

Kultur azpibatzordeko kideek jakinarazten dute asmoa dela epaimahaikideek hautatutako kontakizunekin Lehiaketaren Antologia argitaratzea. Bestalde, sari-emanaldia azaroaren 21ean izango da, arratsaldeko 4etan, Moreno kaleko 1370. zenbakiko egoitzan. Anfitrioiek eskatzen diete zeremonian parte hartu nahi dutenei aldez aurretik abisatzea lesucedioaunvasco@gmail.com helbide elektronikora.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia