euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Limako Euskal Etxea bisitatu dute Andoni Ortuzar eta Mikel Burzakok Peru eta Hego Ameriketara egin berria duten bidaian

2019/02/05

Andoni Ortuzar eta Mikel Burzako (korbatadunak) Limako Euskal Etxeko lehendakari eta ordezkariekin
Andoni Ortuzar eta Mikel Burzako (korbatadunak) Limako Euskal Etxeko lehendakari eta ordezkariekin

PUBLIZITATEA

Lima, Peru. Alderdi jeltzaleko bi ordezkariek burutu berria dute bisitaldi ofizial bat Hego Ameriketara. EBBko presidente Andoni Ortuzar-ek eta Nazioarte Gaietarako burukide den Mikel Burzakok Limako Euskal Etxea bisitatu zuten urtarrilaren 18an. Euskal Etxeak jakinarazi digunez, elkarteko lehendakari Raul Noblecilla eta Zuzendaritzako kide diren Juanjo Meneses Berasategui, Ignacio Ortuzar eta Alberto Escobal izan zituzten anfitrioi eta bileran Euskadi eta Peruren arteko loturak eta euskal etxeak garatzen dituen ekintzak izan zituzten hizpide.

Gogora dezagun Limako Euskal Etxeak euskal jaiak ospatzen dituela urtean zehar eta dantza eta euskara klaseak eskaini dituela, Korrika bezalako ekitaldiak ere antolatuz. Bertako jardueren artean, memoria historikoa berreskuratzeko xedez elkartea egiten ari den lana bereziki interesgarria iruditu zitzaien ordezkari europarrei.

Agendarekin jarraituz, Cuzco herrira bidaiatu zen Ortuzar eta bertan ‘bisitari berezia’ izendatu zuen Víctor Boluarte alkateak. Urtarrilaren 20an Txilera abiatu zen ordezkaritza, bidaiako hurrengo pausoan..



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia