euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lapridako EEaren Lehiaketaren gaia Argentinako Ereserkiaren bigarren mendeurrena da aurten

2013/11/27

Euskal Asteko Liburuzainen bileran aurkeztu zuen Eusko Txokoa Liburutegiaren erreferentea Maria Ester Arrondok Kultur Lehiaketa (argazkia LOEE)
Euskal Asteko Liburuzainen bileran aurkeztu zuen Eusko Txokoa Liburutegiaren erreferentea Maria Ester Arrondok Kultur Lehiaketa (argazkia LOEE)

PUBLIZITATEA

Urtero bezala, eta Eusko Txokoa liburutegiaren bitartez, Galdera Lehiaketa batean parte hartzera gonbidatu du Lapridako Lagunen Etxea Euskal Etxeak. Instituzioaren 24. urteurreneko programa barruan burutuko den lehiaketak Argentinako ereserkiaren bigarren mendeurrena ospatzeko helburua ere badu. Kari horretara, Argentinako eta Euskal Herriko ereserkiak ezarri ditu norgehiagokako gai nagusi. Erantzunak bidaltzeko epea abenduaren 3an, Euskararen Egunean, amaituko da. Garaiz zaude!

Laprida, Argentina. Galdera Lehiaketaren edizio berri batean parte hartzeko gonbitea luzatu du Lagunen Etxea Euskal Etxeak erakundearen 24. urtemuga eta Argentinako Ereserkiaren Bigarren Mendeurrena ospatze aldera, eta berria zabaltzeko eskatu digute. Txapelketa hiru kategoriatan banatu da: 10 eta 12 urte arteko haurrentzat, nerabeentzat eta helduentzat. Partaideek Argentinako zein Euskal Herriko historia jorratu beharko dute. Sariei dagokienez, liburuak izango dira hiru kategorientzat.

Erantzunak abenduaren 3ra arte jasoko dira euskal etxean eta honako helbide hauetara bidal daitezke: emailez (mearrondo@laprida.net) edo postaz zein bertaratuz, Av. Pedro Pereyra 1418, 7414 Laprida helbidean. Zalantzak (54)  (0) 2285 420538 telefonoan argi daitezke

Hona, egioki erantzun beharreko galdetegia:

Gaia: Argentinako eta Euskadiko Ereserkiak

1.- Argentinako Ereserkiaren letra eta musikaren egileen izen-abizenak.
     Euskal Ereserkiaren letraren egileen izen-abizenak.

2.- Argentinako Ereserkiak aipatzen dituen gai edo hitzak.
     Euskal Ereserkiak aipatzen dituen gai edo hitzak.

3.- Argentinako Ereserkiari jarri zizkioten izen edota izenburuak.
     Euskal Ereserkiari jarri zizkioten izen edota izenburuak.

4.- Zein gobernuk onartu zuen Argentinako Ereserkia? Zein urtetan?
     Zein gobernuk onartu zuen Euskadiko Ereserkia? Zein urtetan?

5.- Noiz da Argentinako Ereserkiaren Eguna (eguna eta hilabetea aipatu behar da).
     Noiz da Euskal Ereserkiaren Eguna (eguna eta hilabetea aipatu behar da).

Paella eta erretiroa

Beste alde batetik, Lagunen Etxea Euskal Etxetik jakinarazi dute joan den azaroaren 16an kide eta lagunentzako paella prestatu zuela instituzioko Pilota Azpibatzordeak. Afarian, Alejandro Eyherabide eta Eduardo Martin etxeko pilotariek datorren urtean erretiroa hartuko dutela iragarri zuten.

  Lagunen Etxea-ko pilotariek egindako paella 2013 01

[Azaroaren 16an egindako afariaren irudiak. Dominak eta garaikurrak erakusten, Alejandro Eyherabide eta Eduardo Martin pilotariak (argazkiak M Ester Arrondo)]

Lagunen Etxekoek esker beroak eman nahi dizkiete kirolariei hainbeste urte euskal etxearen ordezkari izateagatik. Ekitaldi berean Eusko Txokoa Liburutegiko arduradun Maria Ester Arrondok, Elsa Eyherabidek eta Ana Maria Gancedok erakusketa bat muntatu zuten azken boladan eskuratutako liburuekin.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia