euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arrakasta handiz burutu da Coronel Pringleseko Eusko Biltzar-ek eratu euskal bitxigintza erakusketa

2013/03/01

Coronel Pringleseko Eusko Alaia abesbatzak emanaldi labur bat eskaini zuen bitxigintza erakusketan (argazkiaEE)
Coronel Pringleseko Eusko Alaia abesbatzak emanaldi labur bat eskaini zuen bitxigintza erakusketan (argazkiaEE)

PUBLIZITATEA

Laprida herriko euskal bitxigintza tailerreko zortzi kideri ireki zizkien ateak Cnel. Pringleseko euskal etxeak euren eskulanak erakusteko. Bitxigileek Silvia Azpiazu-ren ardurapean egiten den ikastaroan trebatu ziren 2012an zehar eta irakaslearen hitzetan “euskal kulturatik jasotako kontzeptuak euren diseinuetan irudikatzen ikasi zuten tailerrean”. Erakustaldia osatzeko, etxeko Eusko Alaia abesbatzak bere errepertorioko bi kanta eskaini zituen. Lagun anitz bertaratu ziren euskal etxera eskulanez eta musikaz gozatzeko, tartean Carlos Oreste herriko alkatea.

Coronel Pringles, Argentina. Mota eta estilo askotako piezak jarri zituzten ikusgai Lapridako bitxigileek joan den otsailaren 23an Coronel Pringlesen egindako erakustaldian. Guztira, euskal bitxigintza tailerreko zortzi ikasle bildu ziren erakusketa antolatzeko: Silvia Albertelli, Monica Azpiazu, Stefania Guidale, Romina Holzman, Alba Larralde, Monica Mendivil, Irene Ritter eta etxe anfitrioikoa den Mary Irigoyen, hain zuzen.

Bitxigintza erakusketa Pringlesen 2013 01

[Jendez gainezka egon zen Eusko Biltzar euskal etxeko egoitza erakusketaren eguna (argazkiaEE)]

Bitxigintza erakusketa Pringlesen 2013 02

[Juan Jose Olasagastia euskal etxeko lehendakaria Mónica Azpiazu bitxigilearekin (argazkiaEE)]

Erakusketaren baitan, musikari ere eman zitzaion lekua. Izan ere, Eusko Biltzar-eko egoitzara joan ziren gonbidatuek etxeko Eusko Alaia abesbatza entzuteko aukera izan zuten. Cnel. Pringlesko abeslariek euskarazko bi kanta eskaini zizkioten publikoari.

Bitxigintza erakusketa Pringlesen 2013 03

[Erakusketa bukatutakoan, afaria partekatu zuten etxekide eta artisauek (argazkiaEE)]

Erakusketa bukatu aurretik, Pringlesko euskal etxeko lehendakari Juan Jose Olasagastiak hitz batzuk zuzendu zizkion bildutako jendeari, esker beroak emanez Lapridako bitxigileei, Coronel Pringlesko alkate Carlos Oreste-ri eta ekitaldian parte hartu zuten gonbidatu guztiei.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia