euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Laister Maipú hiriko Euskal Etxeak itxura berria erakutsiko du zenbait berrikuntza lanen ostean

2009/07/14

Anaitasuna Euskal Etxeko kanpoaldeko seinalea artxiboko irudi batean (argazkia EuskalKultura.com)
Anaitasuna Euskal Etxeko kanpoaldeko seinalea artxiboko irudi batean (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Bukatzen ari dira Maipúko Anaitasuna Euskal Etxean burutzen ari diren hobekuntza lanak. Euskal Etxeko bazkideek aspaldi nahi zuten patioa itxi eta dagoeneko egun gutxi falta dira hau eginda ikusteko. Horrela Euskal Etxeak hainbat ekintza egiteko gune aproposa izango du aurrerantzean. Lanak bazkideen diru laguntzari esker egiten ari dira. Inaugurazioa berriz, abuztuan izan beharko du, A gripearen egoerak besterik eskatzen ez badu behintzat.

Maipú, Argentina. Hiriko Anaitasuna Euskal Etxean amaitzen ari dira berrikuntza lanak. Bazkideek aspaldi egin nahi zituzten, patioa estaliz. Espazio hori estaltzearekin, Euskal Etxeak beste gune garrantzitsu bat izango du aurrerantzean hainbat ekintza egin ahal izateko. Hobekuntza lana egiteko behar beharrezkoa izan da Euskal Etxeko kideen laguntza ekonomikoa. Gauzak dagoeneko amaitzear egon arren, inaugurazio jaialdia abuztua arte atzeratuko da gripearen pandemia dela eta. Momentuz Argentinako gobernuak jende bilkurak saihestea gomendatu du birusarekin kutsatzeko arriskua hiritarrek ekidi dezaten.

Alicia Ithurrart da Euskal Etxeko lehendakaria eta, aitortzen duenez, oso gustura daude lanarekin. 'Sortuko den gune berria ekintza kulturaletarako izango da'. Lehendakariaren esanetan oso lan garrantzitsua da amaitzear dagoena eta aurrera ateratzeko funtsezkoa izan da kide askok jarritako dirua. Testuinguru ekonomikoa kontutan izanda, bereziki eskertzekoa da lehendakariaren ustetan bazkideen laguntza.

Bestetik, Osvaldo Gestivo da Euskal Etxeko kontuak kudeatzen arduraduna eta , zehazten duenez, 50.000 pesotako aurrekontua izan du lanak. Dena den, 'estaltze lanetan geundela beste zenbait arazo suertatu dira, esaterako euri bortitzek sukaldeko sabaia hondatu zuten eta hau konpondu behar izan dugu txapa guztiak aldatuz'. Lanak laister amaituko dira Anaitasunaren egoitzan baina noiz zehazki jakiterik ez dago. Patioa estalita ikustea bazkide askoren nahia zen eta dagoeneko egin ahal izan da. Diruzainak azaltzen duenez, zenbait bazkide izan dira berritze honen 'tutore' eta hilabetero diru kopuru jakin bat jarri dute. Beste bazkide askok dirua eman dute bakoitzaren baldintza ekonomikoen arabera. Momentuz diru guztia aurretik jarri duen Euskal Etxeko kide bat dago eta honi poliki-poliki aurreratutakoa itzultzea da Anaitasunako bazkideen betebeharra. Aipatu behar da ere, 2007an lana egiteko behar ziren adreiluak eskuratu zirela.

Gripe pandemiaren ondorioak

Inaugurazio jaialdiari dagokionez, Anaitasunako kideek atzeratzea beste aukerarik ez dute izan. Argentinako gobernuak neurri bereziak hartu ditu gripe pandemiari aurre egiteko eta birusarekin ez kutsatzeko, jende bilkurak ekiditea gomendatu die hiritarrei. Horregatik, San Fermin festa eta inaugurazioa abuztuan izango dira bestelako arrazoiek atzeratzen ez badute behintzat. Momentuz, dantza ikastaroak eten egin dira eta San Fermin festa atzeratu.

Hala ere, Euskal Etxekoek lanean dihardute eta, Juan Martin Elorriagak esan bezala, ideia berriak daude Anaitasunaren egoitza oraindik bertako kideen gozamenerako gehiago hobetzeko. 'Ahal denean, komunak aldatuko dira. Tribuna bat egiteko asmoa ere badugu eta idazkaritza lehen pisu berri horretan jarriko dugu'.

Alicia Ithurrarteren ustetan etorkizunari begira oso garrantzitsuak izango dira berritze lan hauek. Izan ere, Anaitasunak eta baita Maipú hiriak ere beste gune bat irabaziko du bertan ekintza anitz antolatu ahal izateko.

 



Komentarioak

  • drdavidsonloancompany@gmail.com

    necesito una ayuda financiera ¿Está usted en busca de un préstamo de fiar? ¿Cansado de búsqueda de préstamos e hipotecas? ¿Ha sido rechazado por su banco porque usted tiene mal crédito? usted no sabe qué hacer? Dios ha enviado a un hombre que le ayude con asistencia.También financiera puede contactar con nosotros a través de drdavidsonloancompany@gmail.com si usted está en necesidad que usted tiene que completar el formulario de yhe. Los prestatarios INFORMACIÓN: NOMBRE DEL PRESTATARIO :............. UBICACIÓN DEL PRESTATARIO :........ LUGAR DE TRABAJO :......... CANTIDAD NECESARIA ...... DURACIÓN DEL PRÉSTAMO :....... Next of Kin :...... NÚMERO DE TELÉFONO ;....... USTED LLEGAR TODOS CON BANCO DE LA INFORMACIÓN Saludos cordiales correo electrónico a través drdavidsonloancompany@gmail.com

    drdavidson mark, 2010/08/14 11:29

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia