euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

La Platako Tous Ensemble korua, Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketako 47. edizioko partaide

2015/10/01

La Platako Tous Ensemble taldea (argazkia Aamcant bloga)
La Platako Tous Ensemble taldea (argazkia Aamcant bloga)

PUBLIZITATEA

Hego Amerikako koru bakarra izango da Argentinako taldea izen handiko lehiaketa honetan; eta beste hamabi korurekin batera, aldez aurretik ezarritako bi euskal abesti kantatu beharko dituzte: David Azurzaren “Loriak Udan" eta Xabier Sarasolaren “Maiteagok". Europa egingo diuten biraren baitan, Santurtzin, Iruñean, Getxon, Astrainen eta Donostian ere arituko dira abeslariak. Europara abiatu aurretik, La Platako Euzko Etxean eskainiko dute azken kontzertua, urriaren 14an. 

La Plata, Argentina. Tolosako Batzorde antolatzaileak gonbidaturik, Argentina eta Hego Amerikako ordezkari bakarra izango da Tous Ensemble korua Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketaren 47. edizioan.

Txapelketa, urriaren 31an eta azaroaren 1ean izango da, Letonia, Espainia, Hungaria, Alemania, Japonia, Norvegia, Suedia, Estonia, Bielorrusia, Frantzia, Katalunia, Argentina eta Estatu Batuetako koruak lagun. Urtero bezala, aurten ere taldeek abestu beharko dituzte aldez aurretik ezarritako euskal abestiak. Aurtengo piezak, David Azurzaren 'Loriak Udan' eta Xabier Sarasolaren 'Maiteago'k izango dira.

Argentinako musika koralaren tradizioa erakuste aldera, gainera, beste kontzertu batzuk ere eskainiko ditu Emiliano Linares maisuak zuzentzen duen taldeak Euskal Herrian. Hona emanaldien egitaraua:

-Urriaren 24an, 20:30etan, Santurtzin
-Urriaren 27an, 20etan, Iruñean
-Urriaren 28an, 19:30etan, Getxon
-Urriaren 30an, 20etan, Astrainen
-Urriaren 31an, 16etan, Tolosan, Lehiaketaren baitan
-Azaroaren 1ean, 11:30etatik aurrera, Tolosan Lehiaketaren baitan
-Azaroaren 1ean,19:30etan, Donostian

Aipatzekoa da taldeak Europan egingo duen bigarren bira honetan, Italiako Magliano Sabina Katedralean eta Aracoeli Basilikan ere abestuko dute kantariek.

Gogora dezagun Tous Ensemble izeneko taldea La Platan jaio zela 2008an, musika koralaren arloan sakondu eta publiko anitzetara iristeko asmoarekin. Zortzi urte hauetan Argentinako agertoki nagusienetan aurkeztu zen, 2010ean bere lehenengo diskoa atera eta 2012an Europako lehenengo bira egin zuen.

Kontzertua Euzko Etxean

Europara abiatu aurretik, eta euskal giroan sartzen hasteko, kontzertu bat eskainiko dute Tous Ensemble-ko kideek La Platako Euzko Etxea Euskal Etxean. Hitzordua urriaren 14an izango da, iluntzeko 8:30etan, egoitzako Toki Alai aretoan. 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia