euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

La Platako Euzko Etxeak Urteroko Batzarra egin du, bokazio inklusiboa eta komunitateari irekitako jarrera berretsiz

2025/05/29

Aurrean: Mª Fda Astigarraga, M Vega, Iñaki Azcárate, Á Berrueta, Javier Clúa, Sergio Ochotorena, B Aramayo. Atzean: G Jaccoud, Hernando Orga, Andoni Azcárate, Elena Bilbao, A & C Etcheverry, M Broquelaire, JC Zubia, Patricia Pulido, Carmen Jaramillo
Aurrean: Mª Fda Astigarraga, M Vega, Iñaki Azcárate, Á Berrueta, Javier Clúa, Sergio Ochotorena, B Aramayo. Atzean: G Jaccoud, Hernando Orga, Andoni Azcárate, Elena Bilbao, A & C Etcheverry, M Broquelaire, JC Zubia, Patricia Pulido, Carmen Jaramillo

PUBLIZITATEA

La Plata, Argentina. Joan den igandean, maiatzaren 25ean, Argentinan egun aberkoia duten data hori ere gogoan, La Platako Euzko Etxeak bere Ohiko Urteko Batzarra egin zuen 20:00etan, elkartearen egoitzako Ekitaldi Aretoan, 14. kaleko 1245. zenbakian 58.arekin duen bidegurutzean, bozkatzeko eskubidea zuten bazkideak bertaratuta, Euzko Etxeak berak ohar baten bidez EuskalKultura.eus-i jakinarazi dionez.

Bilera Argentinako Ereserki Nazionala kantatzearekin abiatu zen, egunaren esangura bereziarekin bat eginez, eta egunaren ordenak markatutako gaiak jorratuz, tartean Zenbaketa Batzordea izendatzea, Jardueren Txostenaren azterketa, Balantzea eta Baliabideen eta Gastuen Koadroa, beti ere 2024ko urtarrilean hasi eta urte bereko abenduaren 31ean bukatutako epeari dagokionean, eta EEko Zuzendaritza Batzordearen hautaketa partziala ere eginez.

Bildutakoak partaidetza aktibo eta erakundearekiko engaiamendu giroan aritu ziren eta propio baietsi zuten talde-lan jarraitua, erakundearen bizitza sozial eta kulturala sustatzen duena. Amaitzeko, Zuzendaritza Batzorde berria aldarrikatu zen 2025-2026 eperako, honako bazkide hauek osatua:

- Lehendakari: Javier Clúa
- Lehendakariorde: María de los Ángeles Berrueta
- Idazkari: Iñaki Azcárate
- Idazkariorde: Susana Aramburu
- Diruzain: Sergio Ochotorena
- Diruzainorde: Andoni Azcárate

Batzordekide titularrak
- Juan Carlos Zubia
- Federico Landa
- Xabier Aramayo
- Hernando Orga
- María Fernanda Astigarraga
- Manuela Vega.

Batzordekide ordezkoak
- Micaela Trusso
- Andoni Etcheverry
- Miren Torre
- Mauricio Broquelaire
- Marcelo Ochotorena
- César Etcheverry.

Kontu ikuskatzaile titularrak
- Gregorio Jaccoud
- Patricia Pulido

Kontu ikuskatzaile ordezkoak
- Miguel Auzmendi
- Carmen Jaramillo.

Ohorezko epaimahaia (titularrak)
- Beatriz Aramayo
- Juan José Umáran
- Iñaki Aramayo Lazcano.

Ohorezko epaimahaiak (ordezkoa)
- Elena Bilbao.

Euskal Etxeak bereziki adierazi nahi die bere esker ona Batzarrera bildu eta euskal elkartearentzat hain oinarrizkoa den hitzordu honetan parte hartutako lagunei, berretsiz euskal elkarte laplatatarrak jardunbide duen euskal komunitate aktibo eta komunitatearekin modu inklusiboan engaiatutako geroa landu eta sustatzen duen erakunde eredua, buletin honi helarazi dioten oharrak plazaratzen duenez.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia