euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

‘Pixka bat es mucho’ abestia sarera heldu da, uda honetan euskara lotsarik gabe egiteko gonbitea luzatuz

2008/06/09

Bideokliparen irudi bat
Bideokliparen irudi bat

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzak aurkeztu berria du Ukan kanpainaren azken pausua: Ukan elkarbizitza linguistikoaren aldeko birus osasungarriaren ondoren, ‘Pixka Bat es mucho’ izeneko abestiarekin birus hori Euskal Herriko biztanleen artean eta Diasporako kideengan zabaldu nahi du Hizkuntz Politikarako Sailburuordetzak. Ez du importa euskaraz oso ondo edo zertxobait okerrago egiteak, lotsarik gabe praktikatu eta gozatzeko gonbitea egiten du abestiak. Sarean entzungai dago abestia jada eta bertan ere ikus daiteke kanpainarekin batera aurkeztu duten bideoklipa, Bittor Alkiza futbolaria eta Aimar Olaizola pilotaria bezalako beste pertsonai ezagunen partaidetzarekin.

Donostia-San Sebastián. Hizkuntz Politikarako Sailburuordetzak Euskal Herriko (eta Diasporako) irratiak animatu nahi ditu udara honetan, euskaraz egiteko gonbitea luzatzen duen abestiarekin.  ‘Pixka bat es mucho’ izena du abestiak eta Ukan 'birus' osasungarriaren haritik dator: euskaldunoi elkarbizitza linguistikoaren birusa kutsatzea du helburu, bakoitzak egiten duen euskara praktikatu eta erakustera animatuz, berdin asko dakitenek zein ikasten ari direnek edo apenas hitz batzuk egiten dituztenek.

Kanpaina honetan aurkeztutako abestia eta bideoa sarean dira jada, pixkabatesmucho.com webgunean, mundu osoko euskaldunek entzun, ikusi eta deskargatu ahal ditzaten. Webgunean abestiaren diskaetxea Ukan Records izenekoa dela azaltzen dute eta hiru abeslarien --Iñigo, Mikel eta Naike-- biografia labur bat eskaintzen da. Bertan abestia deskargatzeko aukera desberdinak agertzen dira: mp3 formatoan, letrak soilik, karaoke bertsioan edo pantailareko irudi bezala. Helburua azken finean munduko euskaldun ahalik eta gehienek abestia entzun eta kantatzeko aukera izan dezaten da, horrela Ukan birusa zabaltzeko.

Abestiak horrela dio, euskara eta gaztelera konplexurik gabe nahastuz: ‘Anima zaitez laguntxo / ezpainetan euskara, / goazen pixkabatesmucho / uda honetan, bai, pixka bat es mucho’.  Ukan birusaren kanpaina 2006an abiarazi zuen Hizkuntz Politikarako Sailburuordetzak eta Anjel Lertxundi idazleak eta Jorge Gimenez editoreak garatutako ideia batean oinarritu zen.



Komentarioak

  • pixka bat es mucho

    naike oso ondo dantzatzen dezu zuk izan zinen nere ginasiako andereñoa

    neka, 2009/04/02 20:20

« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia