euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Korrika munduan zehar nola ibili zen ikusi nahi? Hona hemen aurtengo bideoen bilketa!

2015/04/15

Buenos Aireseko Euskal Echea ikastetxeko gaztetxoak ere Korrikaren alde! (argazkia Euskal Echea)
Buenos Aireseko Euskal Echea ikastetxeko gaztetxoak ere Korrikaren alde! (argazkia Euskal Echea)

PUBLIZITATEA

Valentziatik Habanara, Korrika 19 munduan barrena ibili da aurten, euskal etxeek eta etxetik kanpo diren ehunka euskaltzalek antolatutako ekitaldiei esker. Azken egunotan, ekitaldi horiei buruzko hainbat argazki eta kronika argitaratu ditugu; orain, berriz, kontaketa hori osatzeko munduan zehar izan diren Korriken bideoak bildu ditugu. Aurten, inoiz baino gehiago, Korrika mundiala izan delako!

Donostia-San Sebastián. Jarraian, munduan zehar osteratxo bat egitera gonbidatzen zaituztegu, hango eta hemengo euskal etxe eta euskaltzaleek antoaltu dituzten Korrika 19ko ekitaldiak ikusiz:

-Habana, esaterako, Kubako Euskal Etxeak Aberri Eguneko topaketa baliatu zuen Korrika 19 ospatzeko:

-Valentzian, ekitaldi jendetsua antolatu zuten Valentziako Euskaltzaleok elkarteak eta Laurak Bat Euskal Etxeak:

-New Yorken, Eusko Etxea elkarteko korrikalariek elurrari aurre egin zioten:

-Pragan ere egin zen Korrika 19:

-Eta Helsinkin, Finlandian:

-Bartzelonan, jendetza!:

-Txileko Santiagon:

-Argentinan, Euskal Echea ikastetxeak antolatuta:

-Greziako Thesaloniki hirian:



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia