euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Korrika 21: Munduko euskal etxeak hasi dira dagoeneko tipi-tapa, Paris, Brusela, New York, Sydney, Necochean...

2019/04/05

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Europako Euskal Herrian gero eta gutxiago geratzen da Korrikaren 21. edizioa abiatzeko: lasterketa apirilaren 4an abiatuko da Garestik, eta hamar egunez luzatuko da Gasteizen bukatzeko apirilaren 14an. Baina korrikalariak mundu osoan daude sakabanatuta eta Diasporak ere bizi-bizi parte hartzen du; izan ere Euskal Herrian baino pixkat lehenxeago. Atzo bertan aipatzen genuen Parisen joan den larunbatean egin zutela Korrika, eta Bruselan ere, esaterako, datorren larunbatean ospatuko dute.

Asko dira Korrikari mundu osotik iristen zaizkion atxikimenduak, eta euskal etxeetan bakarrik makina bat dira hitzorduak, ilusioz gainezka antolatuak gainera.

Hona orain arte gure erredakziora iritsi diren gonbite batzuk. Zure euskal etxearena ez badago, pasaiguzu informazioa helbide honetara.

-Necochea, Argentina. Euzko Etxeak apirilaren 6an, larunbata, egingo du Korrika. Hitzordua goizeko 11etan da Pinolandia eta 10. etorbidean. Korrikaren ostean, txoripanak. Informazio gehiago, hemen.
-Sydney, Australia. Gure Txoko Euskal Etxeak apirilaren 7an, igandea, bilduko ditu bazkide eta lagunak.. Topagunea Observatory Hill-en izango da goizeko 10:30etan, 11ak aldera Euskal Etxerantz abiatzeko. Arratsaldeko ordu bietan bazkaria. Informazio gehiago, hemen.
-Valentzia, Espainia. Laurak Bat eta Euskaltzaleok euskal etxeek apirilaren 6an gauzatuko dute. Pilar Plazan elkartuko dira programa honekin: 11etan, euskal dantzak Korosti Taldearekin; 12etan, herri kirolak; ordu batean, Korrika; ordu bi t'erdietan, bazkari herrikoia; arratsaldeko 6etan, euskal musika (Garikoitz Knörr eta DJ Soinu Gorriak). Informazio gehiago, hemen.
-Salt Lake City, Estatu Batuak. Utahko Euskal Etxeak apirilaren 6rako luzatzen du gonbitea. Hitzordua goizeko 11etan da, Sugarhouse Park-en.
-New York, Estatu Batuak. Apirilaren 7an elkartuko dira New York-eko lagunak Estatu Batuetako Euskadiko Ordezkaritzak eta Eusko Etxeak deiturik. Topagunea Brooklyn-go East River State Park, eguerdiko 12etan. Korrika Eusko Etxean bukatuko da bazkari batekin.
-Mexiko Hiria. Euskal mexikarrek apirilaren 7an bilduko dira. Ibilbidea Gernikako Haritzaren kimutik (Cicerón eta Molière kaleen artean) Euskal Etxeraino (Aristóteles 239), zenbait jarduerarekin bukatzeko. Informazio gehiago, 21. Korrika Mexikon.
-Txileko Santiago. Txileko hiriburuan apirilaren 13an egingo da Korrika. Korrikalariak goizeko 9etan abiatuko dira Andres Bello eta Suecia bidegurutzetik Santiagoko Euzko Etxera. Informazio gehiago, Korrika Txilen 2019.

Segituko dugu berriemaile.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia