euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kolonbiako Euskal Etxeak bihar hasiko du Bogotan Euskal Kolonbiar Kultur Astearen seigarren edizioa

2009/09/24

Bogotako Euskal Kultur Astea bihar hasiko da Kolonbiako hiriburuan
Bogotako Euskal Kultur Astea bihar hasiko da Kolonbiako hiriburuan

PUBLIZITATEA

Zine proiekzioak, pilota txapelketa bat, 'Munduko Umeak' abesbatza kantari, argazki erakusketak eta kultur aurkezpenak, eta horrekin batera 'IV. Hiriak eta Balioak Solasgunea' eta bi emanaldi berezi Malandain Biarritz Ballet talde ospetsuak emanik izango dira bihartik aurrera eta urriaren bira arte Bogotan egingo den VI. Euskal Kolonbiar Kultur Asteko osagai behinenak. Bogotako Euskal Etxeko lehendakariak, Francisco Abrisketak, eta Euskal Asteko zuzendari den Vilma Parrak gonbite berezia luzatu diete bertako euskaldunei eta oro har herritar guztiei egitarauak biltzen dituen ekitaldi ugarietara hurbildu eta parte har dezaten.

Bogota, Kolonbia. Bihartik aurrera eta urriaren bira arte garatuko da Bogotako zenbait barrutitan VI. Euskal Kolonbiar Kultur Astea. Egitarauak biltzen dituen ekitaldien artean, bertako 'Munduko Umeak' (sic) izeneko haur besbatzaren emanaldiak, euskal errepertorioko kantuak kantatzen; euskal zinea, eta argazki bildumen erakusketak; Hiria eta Baloreak izeneko IV. Solasgunea, eratua bereziki administrazio publikoarentzat eta tokiko gobernuentzat, mundu akademikoarentzat, enpresa munduarentzat eta gizarte zibilarentzat, lau panelen inguruan, bakoitza gai interesgarri bati eskainia, hau guztia irailaren 29an Tequendama Hotelean; eta ekarpen berezi gisa Malandain Biarritz Ballet-a, kostalde lapurtarretik heldua.

[Malandain Biarritz Balleta Frantziako Zentro Koreografiko Nazional bat da, aipatu hiri lapurtarrean finkatua. Nazioartean izen ospetsua duen talde honek 1968an sortu zenetik dauka Thierry Malandain zuzendari. Itzulia egiten ari da Latinamerikan Le sang des étoiles (Izarren odola) koreografiarekin, Brasil, Argentina, Uruguau, Kolonbia eta Ekuadorren barrena. Hemen, gonbidapena Bogotako Alkatetxa Nagusiak, Kirolen Jauregia]

Aurtengo edizioan, Euskal Kolonbiar Kultur Asteko antolatzaile Bogotako Euskal Etxea, Bogota DCko Alkatetza, Eusko Jaurlaritza eta Kolonbiako Enbaxada Espainiarra aipa daitezke, laguntzaile dituztela Unibertsitate Katolikoa, Cundinamarcako eta Manuela Beltrán Unibertsitateak, Bogotako Alkatetza Nagusia eta Zipaquirá eta Cota-ko Kultur Etxeak.

EUSKAL ASTEKO EGITARAUA

Ostirala, Irailak 25

-2:00 pm. (Black Maria Zine Eskola)
          Helduen zine jaialdiaren irekiera
          Kimuak-eko laburmetraiak
-4:00 pm. (Black Maria Zine Eskola)
          La fuga de Segovia (1981), Imanol Uribe
-7:00 pm. (Kirolen Jauregia)
          'Malandain Biarritz Ballet' Gonbidapena
          (Politesia txartelak Euskal Etxean)

Larunbata, Irailak 26

-8:00 am. Euskal Pilota Txapelketaren inaugurazioa
-1:00 pm. Munduko Umeak abesbatzaren emanaldia
-7:00 pm. (Kirolen Jauregia)
          'Malandain Biarritz Ballet' Gonbidapena
          (Politesia txartelak Euskal Etxean)

Astelehena, Irailak 28

-8:00 am. (Kolonbiako Unibertsitate Katolikoa)
          Argazki erakusketa: Euskal arkitektura erakusketa
-10:00 am. Munduko Umeak abesbatzaren emanaldia
-2:00 pm. (Black Maria Zine Eskola)
          Kimuak-eko laburmetraiak
-3:00 pm. (Kolonbiako Unibertsitate Katolikoa)
          Euskal zinea haurrentzat
          Gogoeta pedagogikoa
          (Palermo Auzoa)
-4:00 pm. (Black Maria Zine Eskola)
          Días Contados (1994), Imanol Uribe

Asteartea, Irailak 29

-7:00 am. Euskal zinea, helduentzat
          Kimuak-eko laburmetraiak
-10.00 am. Vacas (1992), Julio Medem
-12:00 mm. La caja 507 (2002), Enrique Urbizu
          (Manuela Beltrán Unibertsitatea)
-8:00 am. Argazki erakusketa
          Euskal Kultura eta Artea
          (Manuela Beltrán Unibertsitatea)
-9:00 am. Munduko Umeak abesbatzaren emanaldia
          (Cundinamarca Unibertsitatea Zipaquira)
-10:00 am. Euskal zinea, haurrentzat
          (La Balsa Chía Eskola)
-2:00 pm. (Black Maria Zine Eskola)
          Kimuak-eko laburmetraiak
-3:00 pm. Euskal zinea, haurrentzat
          (Cota-ko Udala. Kultura Etxea - Ekitaldi aretoa)
-4:00 pm. (Black Maria Zine Eskola)
          Todo por la pasta (1991), Enrique Urbizu

Asteazkena, Irailak 30

-8:00 am. Argazki erakusketa: Euskal musika tresnak
          (Cundinamarca Unibertsitatea Zipaquira)
-9:00 am. Munduko Umeak abesbatzaren emanaldia
          (Manuela Beltrán Unibertsitatea)
-11:30 am. Munduko Umeak abesbatzaren emanaldia
-2:00 pm. (Black Maria Zine Eskola)
          Kimuak-eko laburmetraiak
          (Kolonbiako Unibertsitate Katolikoa)
-3:00 pm. Helduentzako zinea
          (Kolonbiako Unibertsitate Katolikoa)
          Secretos del corazón (1997), Montxo Armendariz
-4:00 pm. (Black Maria Zine Eskola)
          La caja 507 (2002), Enrique Urbizu

Osteguna, Urriak 1

-8:00 am. Argazki erakusketa: euskal paisaiak
          (Cundinamarca Unibertsitatea Facatativa)
-10:00 am. Zinea haurrentzat
          (Zipaquira-ko Udala, Kultura Etxea - Ekitaldi aretoa)
-2:00 pm. Zinea helduentzat
          (Kolonbiako Unibertsitate Katolikoa)
          El viaje de Carol (2002), Imanol Uribe
-2:00 pm. (Black Maria Zine Eskola)
          Kimuak-eko laburmetraiak
-4:00 pm. (Black Maria Zine Eskola)
          Kutsidazu bidea, Ixabel (2006), Fernando Bernues/Mireia Gabilondo

Ostirala, Urriak 2

-7:00 am. (Manuela Beltrán Unibertsitatea)
          Kimuak-eko laburmetraiak
-8:00 am. (Kolonbiako Unibertsitate Katolikoa)
          Zinea, haurrentzat
-10:00 am. (Manuela Beltrán Unibertsitatea)
          Días contados (1994), Imanol Uribe
-11:00 am. Zine Hezitzaileari buruzko solasa
          Hezkuntza zuznedari eta arduradunak
-12:00 am. (Manuela Beltrán Unibertsitatea)
          Kutsidazu bidea, Ixabel (2006), Fernando Bernues/Mireia Gabilondo
          (Euskal Etxea)
-2:00 pm. (Black Maria Zine Eskola)
          Kimuak-eko laburmetraiak
-3:00 pm. 2009ko Euskal Astearen amaiera ekitaldia, Gernika Parkean
-4:00 pm. (Black Maria Zine Eskola)
          Eutsi (2007), Alberto J. Gorritiberea

Argazki erakusketak astean zehar egongo dira zabalik aipatu unibertsitateetan, bakoitza euskal musika eta kulturari buruzko zenbait bideoz lagundua.

Biarritzeko baletaren ekitaldi bereziari dagokionez, irailaren 25ean, osteguna, eta 26an, larunbata, izango da, arratsaldeko zazpietan. Bertaratzeko politesia txartelak Euskal Etxean daude eskuragarri. Joan nahi duten bazkideek aski dute txartelak eskatu eta  Euskal Etxetik pasatzea. Baieztatzeko telefonoak: 2456910/2456124 .



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia