euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kirmen Uriberen eskutik euskal literatura partaide azaroaren 2an New Yorkeko Literatura Europarraren Gauean

2023/11/01

Kirmen Uribek parte hartuko duen ekitaldia ostegun honetan izango da New Yorkeko Txekiar Zentroan
Kirmen Uribek parte hartuko duen ekitaldia ostegun honetan izango da New Yorkeko Txekiar Zentroan

PUBLIZITATEA

New York, AEB. Ostegun honetan, azaroaren 2a, euskal literatura partaide izango da New Yorkeko Literatura Europarraren Gauean, Kirmen Uribe idazle ondarroarraren eskutik hain zuzen. Literatura Europarraren Gaua (European Literature Night) New Yorkeko Txekiar Zentroak eta New Yorkeko EUNICek (EU National Institutes for Culture) antolatutako ekimen bat da. Gogora dezagun Etxepare Euskal Institutua kide duela EUNICek. Aurtengo programak irakurketa eleaniztunak eskainiko ditu gauean zehar, musika emanaldi bat, bi mahai-inguru eta idazle eta publikoaren arteko trukerako beste zenbait aukera.

Izan ere, ekimenaren helburuetako bat horixe da, Europako literatura garaikidea egileak egindako irakurketa publikoen bidez aurkeztea, idazleei lehio bat emanez New Yorken eurenganako interesa piztu edo handiagotu dadin. Mahai-ibguruei dagokienez, oraingoan bi antolatu dituzte: lehenengoa "Contemporary Literature and Global Crises" izenpean, eta bigarrena "The Past is Present" titulatuta, Sabir Sultan moderatzaile. Azken honetan hartuko du parte Kirmen Uribek, Anna Frajlich (Polonia), Lore Segal (Austria), Laima Vincé Sruoginis (Lituania) eta Kateřina Tučkovárekin (Txekiar Errepublika) batera. Hizpide izango dute "Idazle eta narratzaile gisa artxibo nazionalak, kontakizun historikoak eta memoria kolektiboa arakatzeko moduak".

Eztabaida panelean parte hartzeaz gain, Kirmen Uribek bere testuetako batzuk irakurriko ditu, Kateřina Tučková idazle txekiarrak egingo duen bezalaxe. Ekitaldian, bestalde, omenaldia egingo diete Natalia Correia, Eugénio de Andrade eta Mário Cesariny poetei.Hitzordua arratsaldeko 18etan izango da New Yorkeko Txekiar Zentroan. Sarrera doakoa da, eta izena esteka honetan jeman daiteke. Gogora dezagun idazke ondarroarra New Yorken bizi dela duela urte batzuk bere familiarekin eta bertatik idazten dituela bere obrak euskaraz.

Literatura Europarraren Gaueko egitarau osoa, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia