euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzan arituko diren lau bekadunak ebatzi ditu Eusko Jaurlaritzak

2016/06/16

Ebazpena Ekainaren 14ko EHAA buletin ofizialean
Ebazpena Ekainaren 14ko EHAA buletin ofizialean

PUBLIZITATEA

Ekainaren 14ko EHAA buletin ofizialak eman ditu argitara datorren urtebetean Eusko Jaurlaritzaren Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzan arituko diren lau bekadunen izenak. Pertsona hauetatik bi Zuzendaritza horrek Gasteizen dauzkan bulegoetan arituko dira, eta bi, berriz, Ameriketan, Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritzen barnean, Argentinan eta Estatu Batuetan hain zuzen. Bekadunek gaur osteguna ekingo diote bekari

Vitoria-Gasteiz. Plazaratu berria du Eusko Jaurlaritzaren EHAA-BOPV buletin ofizialak, Kanpoan den Komunitatearentzako Zuzendaritzaren baitan urtebetez praktikak egiten emango dituzten lau pertsonen izenak. Ebazpenak argitzen ditu hautatzeko prozesuan bidean geratu diren eskatzaileen izenak eta onartuak ez izateko zioak. Ebazpenaren kontra egiteko hilabeteko epea zabaldu zen atzo.

Beka eskatzeko dokumentazioa aurkeztu zuten 24 eskatzaileen artean, zazpi ez ziren onartuak izan Ebazpenak argitzen dituen arrazoi desberdinak medio. Onartuak izan arren, beste bost pertsonen hautagaitzek ez dute aurrera egin eskatzen zen gutxieneko puntuazioa lortu ez dutelako

Lau onartutakoak, ostera, hauek izan dira:

  • Balenciaga Soraluce, Intza (Vitoria-Gasteiz)
  • Etxebarria Unzurrunzaga, Xabier (Vitoria-Gasteiz)
  • Goñi Zabalegui, Amaia (Estatu Batuak)
  • Oteiza Goyeneche, Ioar (Argentina)

Ordezko zerrenda bat ere osatu da, beste zortzi izen hauekin:

  1. Acedo Latorre, Goretti
  2. Moreno Fernández, Mikel
  3. Vicuña Sanabria, Ainhoa
  4. Arriola Oregui, Iosu
  5. Lucas Areizaga, Sofía
  6. Azcunaga Hernández, Eider
  7. Rojas Mendieta, Nerea
  8. Buenavida Peña, Lidia 

Informazio osoa, hemen topa daiteke, euskaraz. Bertsio elebidunean, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia