euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Juliana Batista, Brasil: “Euskara misioa da eta pasio handi bat, ikasten dudan hitz berri bakoitza ederra iruditzen zait"

2020/04/01

Juliana Batista, Sao Pauloko Eusko Brasildar Etxeko euskara ikaslea da Euskara Munduan programan
Juliana Batista, Sao Pauloko Eusko Brasildar Etxeko euskara ikaslea da Euskara Munduan programan

PUBLIZITATEA

Sabrina Otegui / Buenos Aires-Sao Paulo. Sao Paulon bizi da, 48 urte ditu, marketing zuzendaria da eta animalien eskubideen militantea. Gehitu bere hiriko inauteriak maite dituela, flamenko dantzaria dela eta euskara ikaslea. Juliana Batistarentzat euskara misioa eta pasio handia bat da: “Misioa, ikasteko engaiatu naizelako, ondoren irakasteko; eta pasioa, ikasten dudan hitz berri bakoitzak kristoren poztasuna ematen didalako. Ederra da euskara”, adierazi digu.


[Juliana Batistari egindako elkarrizketa (itzulpena ez da literala)]

Julianak Sao Pauloko Eusko Brasildar Etxean ikasten du, Karol eta Oskar Goitiarekin, eta elkarte honetako ordezkari dator Etxepare Euskal Institutuak kudeatzen duen Euskara Munduan programara. Hizkuntzarekin lehenengo kontaktua, txikitan izan zuen, bere amonaren eskutik. Kontatu digunez, “nire amona, Julia Bautista Alemán, Kanariar Uharteetako Las Palmasen jaio zen, eta Espainiako Gerra Zibilaren garaian ezagutu zituen euskaldun batzuk transmititu zioten euskal kultura eta euskararekiko maitasuna”.

“Gure amonak ez zituen inoiz ahaztuko laguntza eman zioten euskaldun haiek; abesti batzuk ikasi zituen eurekin eta euskarazko hitz batzuk ere gogoan gorde zituen. Niri ‘txiki’ esaten zidan 9 urte nituenean”. Elkarrizketa honetan, Euskal Herrian izandako esperientzia kontatzen digu Julianak, eta baita ere nolakoa den bere harremana hango lagunekin eta bueltatzeko bere asmoa. Mila esker Juliana, Brasilen euskara zabaltzeagatik, eta Hego Ameriketako euskal komunitateetan euskararekiko lekukotasuna ematea helburu duen elkarrizketa hau zure gaztelaniarekin egiteagatik!



Komentarioak

  • Zorionak

    Zorionak txiki, segi horrelakoa!

    Oskar eta Karol (Sao Paulo, Brasil), 2020/04/04 15:36

« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia