euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Juan de Garay Fundazioak Euskal Liburuaren Azoka Birtuala iragarri du abenduan; deia luzatzen die euskal etxeei

2020/09/23

Juan de Garay Fundazioaren standa Buenos Airesko Liburu Azokan (artxiboko argazkia)
Juan de Garay Fundazioaren standa Buenos Airesko Liburu Azokan (artxiboko argazkia)

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Koronabirusak eragindako egoerak bertan behera gera arazi joan den apirilean Buenos Airesko 46. Nazioarteko Liburu Azoka eta bertan urtero presentzia duen Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioak iragarpena luzatu du orain, Euskal Liburu Azoka Birtuala egingo duela plazaratuz, abenduaren 1ean hasi eta ondoko bi asteetan, mota askotako ekintzak bilduko dituen programa bat lagun, saio guztiak online eta batzuk modu sinkronikoan.

Fundazioak lau hizkuntzatan –euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez– aurkeztu nahi du Azoka. Hori dela eta mundu osoko euskal etxeei zein nafar etxeei luzatzen die parte hartzeko gonbitea. “Liburuak argitaratzen dituzten elkarteak horien erakusle etor daitezke; edo euskal kulturari lotutako beste edozein eduki besapean, euren bideo eta ekoizpenekin, elkarrizketak prestatuz… urtean zehar egiten dituzten ekimenak zabal ditzakete, eta nola ez, publiko gisa ere parte hartu ahal izango dute”, adierazi digu Fundazioko eledun Jorge Beramendik.

Azoka birtualak standak izango ditu –ikusgai egongo dira pantailan–, erakusketari bakoitzak bere katalogoa erakutsi ahal izango du; eta bezeroek ‘on line’ erosi eta ordaintzeko aukera izango dute, ondoren, erositakoa etxean jasotzeko.

Azaltzen du Fundazioak hizkuntza bakoitzak bere arduraduna izango duela. Ingelesezko atalaz Chris Carpenter arduratuko da, “Massachussettsekoa eta Fundazioko kidea da, eta bera izango dugu lotura ingelesez egiten duten euskal etxeekin eta, esaterako, Nevada-Renoko Unibertsitatearekin; lan bat aurkeztuko du gainera, “Euskaldunak eta Estatu Batuetako Independentzia”. Egunotan erabakiko dituzte euskarazko eta frantsesezko ataletako arduradunak.

Deia munduko euskal etxeei

Beramendiren esanetan, “oinarrian, euskal etxeen arteko harreman horizontala bultzatu nahi dugu, gure artean ezagutzea eta euskal gaiei buruzko liburuak ezagutu eta erosi ahal izatea. Badakigu erronka handi samarra izan daitekeela, baina teknologia berriak gure alde ditugu. Munduan euskal jatorriko 52 milioi inguru lagun egongo dira gaur egun… Langile nekaezin eta tematiak gara munduko euskaldunak. Eta azoka birtual hau horren adierazgarri izatea nahi genuke”, adierazi du Beramendik.

[Nota argigarria: artikulu honen lehendabiziko bertsio batek akatsa egin du esan baitu Azokaren euskarazko edizioa Dina Antonini Rivera argentinarraren ardurapean egongo zela, eta hori erabat ukatu du interesatuak berak zuzendu digun gutun batean; beraz, puntu hori zuzendu egin dugu. Barkatu gertatutakoa]



Komentarioak

  • Argitaratutakoa argitzen

    Diana lagun hori, lehenengo eta behin, barkatu akatsa eta sortu ahal izan dizun edozein kalte. Sentitzen dugu gertatu izana eta edonola ere adierazi behar dizugu argitara eman ditugun datuak bat datozela artikulurako iturri izan dugun Juan de Garay Fundazioak idatziz eurekin emailez izan dugun solasaldian eman dizkigunekin. Zuk eskatutakoari jarraituz, artikulua zuzendu dugu. Agur bero bat.
    Joseba Etxarri, zuzendaria/director

    EuskalKultura.eus (Donostia-San Sebastián), 2020/09/23 23:04

  • Azalpen garrantzitsua

    En este artículo, se me menciona sin mi autorización y sin estar siquiera enterada de nada al respecto. No formo parte de la Fundación que organiza la actividad que se menciona, y ni siquiera me han contactado previamente. Me ha sorprendido muy negativamente verme mencionada en este contexto. Deseo dejar perfectamente claro que en ningún momento me han propuesto formar parte ni colaborar con este proyecto. Tampoco estaría nunca dentro de mis intenciones hacerlo. Exijo a la Fundación Juan de Garay que proceda a emitir una rectificación por este mismo medio. Muchas gracias. Dina Antonini Rivera

    Dina Antonini Rivera (Buenos Aires, Argentina), 2020/09/23 16:13

« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia