euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Josu Bergarak Londresen aurkeztuko du 'Nora zoaz', munduan zehar dabilen lana CD crossing-ari esker

2011/05/12

Josu Bergara bakarlari eatarra (argazkia IbanGorriti)
Josu Bergara bakarlari eatarra (argazkia IbanGorriti)

PUBLIZITATEA

Tokioko metroa, Moskuko Plaza Gorria, Argentinako Perito Moreno glaziarra, Miamiko Jai Alai frontoia eta Zelanda Berriko Wanaka lakua... Leku hauetara guztietara iritsi da Josu Bergara bakarlariaren "Nora Zoaz" lana, "CD crossing" ekimenari esker. 2010ean abiatu zuen Bergarak proiektu hau, "bookcrossing" delakoan oinarrituta. Horrela, azken urtean 30 lagunen maletan bidaiatu du CDak eta munduko hainbat bazterretan 'askatu' edo utzi dute diskoa, aurkitzen duenak goza dezan. Larunbat honetan Bergarak berak askatu ahal izango du ale berri bat Londonen, Euskal Etxeak gonbidatuta kontzertua emango du han eta.

Ea, Bizkaia. Josu Bergara bakarlari bizkaitarrak (1979, Ean) kontzertua emango du larunbat honetan Londresen, bertako London Basque Society elkarteak gonbidatuta. Emanaldia 19:00tan hasiko da, Bethnal Greeneko Oxford House gunean. Bergarak bere azken lana, "Nora zoaz" diskoa aurkeztuko du.

Mundu zabalean izan da jada "Nora zoaz", ekimen berezi bati esker. Iazko maiatzean "CD crossing" izeneko proiektua abiatu zuen Bergarak eta hainbat bolondresek CDa munduko bazter desberdinetara eraman dute bizkaitarraren lana. Tokioko metroan, Moskuko Plaza Gorrian, Argentinako Perito Moreno glaziarrean, Miamiko Jai Alai frontoian eta Zelanda Berriko Wanaka lakuan izan da, kasurako, CD jada.

Nora Zoaz Mosku

["Nora Zoaz" diskoa Moskuko Plaza Gorrian 'askatu' aurretik (argazkia www.josubergara.com)]

“Nora zoaz” diskoaren aleak aurkitzen dituztenek, CDaren atzekaldean dagoen pegatinaren bitartez diskoa entzun eta euren iritzia www.josubergara.com webgunean emateko gonbitea jasotzen dute. CDa munduan zehar aurkitu gabe ere, disko osorik entzun nahi duenak hemen du aukera. 

Musikariak sarean jarri du ekimeneko argazkiekin eta bere musikarekin eginiko bideo hau:


 


« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia