euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Joseba Gotzon kantariak Uruguai, Argentina eta Mexikon segituko du irailean bere 35. urteurreneko bira

2019/08/07

Joseba Gotzon Varela kantari portugaletetarraren 35. urteurreneko bigarren seihilabeteko programa
Joseba Gotzon Varela kantari portugaletetarraren 35. urteurreneko bigarren seihilabeteko programa

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Urte bidaiaria darama Joseba Gotzon kantari portugaletetarrak kantari gisako bere 35. urteurrena ospatzen ari den urte honetan. Urteko lehenengo seihilabetekoan Euskal Herrian bertan eta, besteak beste, baita Katalunia, Kuba, Argentina eta Mexikon ere ibili ondoren, kantariak iragarri du birak "abuztuan Medina de Pomar-en eta Laredon segituko du"ela, ondoren berriz ere jauzia itsasoaren bestaldera eman eta "Uruguain, Argentinan eta Mexikon segitzeko". "Bigarren aldi honetan hogei bat kontzertu emango ditut, zenbait diskotako kantuak eskainita, hala nola  "Kalapo", "Fotopoemak", "Gris", "Lau hormen artean", "Nortasuna" edo "Desiraren Kaia"koak.

Hauek dira kantariak oraingoz itxita lituzkeen saioak:

08/17. Medina de Pomar. Ateneo Café Universal
09/06. Laredo. Sala Rúas

URUGUAI
09/20. Montevideo. MAPI Café
09/21. Montevideo. CC Terminal Goes

ARGENTINA
09/25. Posadas. Biblioteca. Biblioteca Popular Posadas
09/28. Posadas. La Biblioteca Café
10/05. Santa Fe. Centro Cultural Demos
10/06. Paraná. Teatro 3 de Febrero

MEXIKO
11/26. Pachuca. FIP
11/27. Pachuca. FIP
11/28. Pachuca. FIP
11/29. Guadalajara. CC Alcalde
11/30. Guadalajara, La otra FIL
12/04. Guadalajara. Kamilo's
12/05. León
12/06. León
12/07. Guanajuato

-Joseba Gotzonekin kontaktatzeko bere Facebook bidez egin dezakezu edo emailez: josebagotzon@josebagotzon.com



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia