euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Diasporaren Inkesta 2019: ez diozu oraindik erantzun? Minutu gutxi hartuko dizkizu, zergatik ez bete oraintxe?

2019/08/07

Abuztuaren 15ean bukatuko da Enara 2019ko atzerriko euskal herritarren ikerketa betetzeko epea
Abuztuaren 15ean bukatuko da Enara 2019ko atzerriko euskal herritarren ikerketa betetzeko epea

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarra egingo da aurtengo urrian Bilbon, eta bilkura garrantzitsu horri begira, Enara inkesta sustatu du Eusko Jaurlaritzak, geure diasporakideak ezagutu nahian, inportantea baita Diasporari buruzko edozein politika garatzeko jakitea nolakoak diren gure Diaspora osatzen duten gizon-emakumeak eta zeintzuk diren euren izaera, pentsamolde eta iritziak. Orain arte bete ez baduzu, anima zaitez eta, zergatik ez oraintxe bertan erantzun, minutu batzuk baizik ez dizkizu kenduko!

Inkesta norberaren datu pertsonalak emanez edo eman gabe bete daiteke. Abuztuaren 15a da parte hartzeko azken eguna.

Parte hartzen dutenen artean, bidaia bat zozketatuko da, Bilbora Mundu-Batzar garaian edo AEBetako Boisera 2020ko Jaialdi euskal festa erraldoian parte hartzeko.

Inkestari internetez erantzuteko, egizu klik hemen.

Eskerrik asko, aldez aurretik.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia