euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Limako Euskal Etxea hiriko Zinemaldiko ‘Erakustaldi Ibiltariaren’ egoitzetako bat izango da aurten ere

2019/08/08

Limako 2019ko Limako Zinemaldia
Limako 2019ko Limako Zinemaldia

PUBLIZITATEA

Lima, Peru. Bihar hasiko da Limako Zinemaldiaren 23. edizioa eta abuztuaren 17ra arte Latinoamerikako eta mundu osoko ehundik gora pelikula eskainiko ditu. Ekitaldi honen baitan antolatzen den ‘Erakustaldi Ibiltaria’ ere garatuko da datozen egunotan eta iaz bezala, Peruko hiriburuko Euskal Etxea erakusketaren egoitzetako bat izango da. Elkarteak "gainditze pertsonala"ren gaia jorratzen duten hiru film ematea hautatu du. Sarrera doan da eta emanaldi bakoitzaren ondoren eztabaida proposatzen da, eta jan eta edateko zerbait eskainiko da.

Euskal Etxeko erreferente eta ekintzaren antolatzaile den Izaro Higon Arcoizak EuskalKultura.eus-i adierazi dionez, honakoa “aukera ederra da jendea Euskal Etxera etorri eta ezagut gaitzan, zinea musutruk ikusten duela gainera. Hemen, izan ere, oso garestiak dira zinema sarrerak. Horretaz aparte pentsatzen dugu Lima bezalako hiri handietan jendea gero eta gutxiago elkartzen dela eta uste dugu horretarako ere pelikula bat ikustea oso aukera ona izan daitekeela”.

Hona programa:

-Abuztuaren 10ean, larunbata, goizeko 11etan, Marianela Vegaren “Rodar contra todo”, (Peru, 2015)
-Abuztuaren 14an, asteazkena, 19:30etan, Yasemin Samdereli-ren “Almanya, Bienvenidos a Alemania” (Alemania, 2011)
-Abuztuaren 16an, ostirala, 19:30etan, Javier Fesser-en “Campeones” (Espainia, 2017)

Emanaldiak doan izango dira, Euskal Etxearen egoitzan, Manco Capac kaleko 471. zenbakian.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia