euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Jose Mendiague' pastoralerako bi sarrera doan, EuskalKultura.com-era lehen deitzen duen irakurlearentzat

2012/09/07

Hazparnen emango du Arrokiagako herriak bihar larunbatean, irailaren 8an, Jose Mendiague pastorala. Berau ikusteko bi txartel doan lortzeko aukera ematen dizu orain EuskalKultura.com-ek
Hazparnen emango du Arrokiagako herriak bihar larunbatean, irailaren 8an, Jose Mendiague pastorala. Berau ikusteko bi txartel doan lortzeko aukera ematen dizu orain EuskalKultura.com-ek

PUBLIZITATEA

EuskalKultura.com-ek, zozketarik gabe eta zuzenean, bi txartel oparituko dizkio bere Donostiako bulegora lehenengo deitzen duen irakurleari. Gogoratu 'Jose Mendiague' pastorala bihar larunbata emanen duela Arrokiagako Herriak Hazparnen, Mendiague Diasporako bertsolari eta euskaltzale handiaren herrrian. Antolatzaileak bi sarrera banatu nahi izan dizkiete EuskalKultura.com-eko irakurleei eta politesia horri esker, lehenengo deitzen duen irakurleak eskuratuko ditu bi sarrerak. Badakizu, hartu oraintxe telefonoa eta deitu gurera: 943-504477 telefonora. Izan lehena, zorte on eta ongi pasa pastoralean!

Donostia-San Sebastian. Lehena deitzen duenak eskuratu ditu bi txartelak. Hona Hazparneko biharko egitaraua:

HAZPARNEko EGITARAUA

10:30 Meza, pastoraleko jokalariekin
          Messe avec les acteurs de la pastorale

11:30 Ibilaldia karriketan
          Défilé dans les rues

12:30 Bazkaria ezker paretan
          Repas au mur à gauche

15:30 JOSE MENDIAGUE PASTORALA
herriko pilota plazan

20:00 Pesta gaualdia deneri idekia : taloak, ostatua
Animazioak: kantuak, dantzak…

Soirée festive ouverte à tous : taloa, buvette
Animation : chants, danses …



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia