euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jose Maria Cazalisek txanda hartuko dio Ibon Mendibelzuari Euskadiren Mexikoko Ordezkaritzako buru gisa

2021/01/12

Euskadiren ordezkari Mexikon izendatu dute gaur goizen Jose Maria Cazalis lekeitiarra. Argazkian, senadore zela
Euskadiren ordezkari Mexikon izendatu dute gaur goizen Jose Maria Cazalis lekeitiarra. Argazkian, senadore zela

PUBLIZITATEA

Mexiko Hiria, Mexiko. Txanda hartzea Euskadiren Mexikoko Ordezkaritzan. Eusko Jaurlaritzak bere gaur goizeko Gobernu Bileran onartu du orain arte Euskadiren Mexikoko ordezkari zen Ibon Mendibelzua kargu horretatik kentzea eta Mexikoko ordezkari berri Jose Maria Cazalis izendatzea. Erabaki hauek datozen egunetan EHAA buletin ofizialean argitaratzen direnean sartuko dira indarrean.

Ibon Mendibelzuak ia zortzi urte eman ditu Mexikon euskal ordezkari legez, Jaurlaritzak 2013ko apirilean izendatu baitzuen. Bere ordea hartuko duen Jose Maria Cazalis Eiguren lekeitiarra da, 59 urte dauzka eta askok 'Kasu' goitizenarekin ezagutzen dute. Ikasketaz dentista, Lekeitiko alkate izan da eta baita senadore jeltzalea ere Madrilen (2011-2019).

-Jose Maria Cazalisen bloga: http://jmcazalis.blogspot.com



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia