euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jose C. Paz-eko 'Toki Eder' Euskal Etxeak bere egoitza inauguratuko du igandean

2010/10/08

'Toki Eder' Euskal Etxeko kideak erakundearen XIV. urtemugaren jaian
'Toki Eder' Euskal Etxeko kideak erakundearen XIV. urtemugaren jaian

PUBLIZITATEA

Aspalditik sortutako amets bat errealitate bihurtuko da datorren igandean, urriaren 10ean, Jose C. Paz-en. Izan ere, egun hortan bertako euskaldunek euren euskal etxearen egoitza inauguratuko dute. Ia hamar urtetako lana eta ahaleginak islatzen dituen eraikinak bere baitan hiriko euskaldunak eta Euskal Herriaren lagunak bilduko ditu. Inaugurazio ekitaldia goizean hasiko da dantza ikuskizun batekin eta bedeinkapenaren ondoren, bazkaria banatuko dute kideek. Oñatirekiko senidetzearen taldeko koordinatzaile den Jose Antonio Urteaga, bere emazte Socorro Peña, eta Jose C. Pazen sortzailearen ahaidea den Maria Isabel Elorza argentinaratu dira garrantzi handiko momentu honetan presente esateko.

Jose C. Paz, Argentina. 2002. urtean erosi zuten Toki Eder euskal etxeko kideek egoitza eraikitzeko lursaila. Lanak, berriz, 2004an hasi ziren. Denbora pasa ahala, José C. Paz kaleko 2120 zenbakian dagoen etxeak itxura onena hartuz joan zen.

2004/2011 lau urteko planari jarraituz eta Eusko Jaurlaritza, Oñati herri eta bazkideen laguntari esker, eraikuntza pentsatu baino lehenago burutu zen.

Toki Eder-en hiru pisutako egoitzak, liburutegia, ikasgela, sukaldea, areto bat eta igogailua ditu.

Inaugurazioa datorren igandean gauzatuko da. Goizeko 11etan Aurreskua dantzatuko da etxearen aurrean.

Segidan, José Castañon apaizak etxea bedeinkatuko du eta zerrendak moztuko dira.

Zeremonia bukatzean, bertaratuko direnek instalazioak ikusi ahal izango dituzte. Eguerdian, bazkaria eskainiko zaie lagun guztiei.



Komentarioak

  • Zorionak!

    Zorionak! Besarkada handi bat Brasildik! Oskar Goitia Lehendakari Eusko-Brasildar Etxea

    Oskar Goitia Eusko-Brasildar Etxea Lehendakari, 2010/10/09 20:12

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia