euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jokoak.com, mundu osotik doan bakarka zein taldeka sarean euskaraz entretenitzeko multimedia gunea

2008/11/12

Jokoak.com-eko joku bat: Non ote? munduko herri eta hiriak aurkitu behar dira
Jokoak.com-eko joku bat: Non ote? munduko herri eta hiriak aurkitu behar dira

PUBLIZITATEA

Badaramatza iada lau bat urte sarean. Zientzia, euskal literatura, historia eta arteei buruzko gurutzegramak, flash jokoak, beste erabiltzaileekin 'on-line' jokatzeko aukera ematen duten galdera jokoak --tartean munduko geografiari buruzko eta Euskal Herriko zuhaitzei buruzko galderen jokoak eta abilidade jokoak-- aurki daitezke bertan. Plazagunea enpresak sortutako webgune hau interneteko euskal erabiltzaileak entretenitzeko asmoarekin jaio zen eta azken urte honetan eguneko 300 bat bisita izaten ari da. Mundu osoko erabiltzaileak biltzen ditu, joku berean lagun bat baino gehiagok jokatzeko aukera eskaintzen baitu.

Donostia, Gipuzkoa. Ezagunak dira interneteko hainbat webgunek eskaintzen dituzten jokoak. Era honetan, interneten entretenitzeko anitz aukera aunitz topa daitezke hizkuntza gehienetan. Duela lau bat urtetik hona, jokoak.com webguneak euskarazko jokoak eskaintzen ditu interneten. Hainbat motatako jokoak aurki daitezke bertan: abilidadezkoak, jakinduria maila probatzen dutenak, lastertasuna saritzen dutenak... Euskal Herriko literatura eta historia, arte klasikoa eta zientziaren inguruko gurutzegramak eta flash joko klasikoak topatzen dira bertan: 'Bubbels' punpen jokoa, 'Bikoteak' aurkitzekoa, 'Euskal Curling', 'Rubbik' kuboa, 'Urrezko Kolpea' Tetrix klasikoaren antzekoa, 'Golf'-a, 'Pipemania' tutu eta bolatxoarena eta 'Gyroball' bolatxo bat malda ezberdinetan behera gidatu behar dena...

Hauetaz gain, galdera-erantzunezko hiru joko daude, 'on-line' jokatzeko aukera eskaintzen dutenak: 'Adarretan' (Euskal Herriko zuhaitzei buruzkoa), 'Non ote?' (munduko herrialde eta hiriburuei buruzkoa) eta 'Teinka' (Euskal Herriari eta gai orokorrei buruzkoa). Joko hauen bitartez jokalari batek beste jokalari baten aurkako partidak jokatuko ditu (munduko edozein txokotan direlarik ere, jokoan alta eman badute, joka dezakete), lehiakideak galderei erantzunez puntuak lortzen joango dira bietako bat irabazle suertatu arte.

Jokoak doan eta euskaraz

Lehenik eta behin jokalariak alta eman beharko du parte hartu nahi duen jokoaren atarian, eta bertan datu batzuk eman. Ondoren, zerrenda batetik beste jokalari bat aukeratu beharko du, haren aurka on-line jolasteko. Arlo honetan, Plazaguneak EuskalKultura.com-i azaldu dionez, mundu osoko jokalariak izaten dituzte, dena den gehienak Euskal Herrikoak, gero Europakoak eta ondoren, zifra txikiagoan, Estatu Batuak, Kanada eta Uruguaikoak. Hala ere munduko hainbat herrialdetako jokalariak izaten dituzte.

Ekimenaren xedea Euskal Herriko erakunde, enpresa eta bizilagunek interneten ahal den ustiaketa errentagarriena egiten laguntzea da. Eta erakunde, enpresa eta bizilagun guztientzat lan egiten badute ere, bereziki komunitate euskaldunarentzat bideratzen dituzte baliabideak. Eta euren estrategia, arlo horretakoak ez direnentzat egiten dituzten lanek sortzen duten etekina, euskal kulturaren arloan inbertitzea da, hain zuzen ere.

Lotura interesgarriak

-Jokatzeko webgunea
-Plazagunearen webgunea



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia