euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

John Ascuagaren Nugget-en 'Euskal artzainaren estatua' Nevadako Unibertsitateko Renoko kanpusean ezarri dute

2020/06/04

Ezkerrean, Euskal Artzainaren Estatua, Sparks-en zegoenean eta, eskuinean, behin-betiko lekua izango duen unibertsitatean
Ezkerrean, Euskal Artzainaren Estatua, Sparks-en zegoenean eta, eskuinean, behin-betiko lekua izango duen unibertsitatean

PUBLIZITATEA

Reno, AEB. Nevada-Renoko Unibertsitateak estatua berri bat emendatu dio bere hiri-altzarien ondareari, esan nahi baita Euskal Artzain baten estatua, duela hilabete batzuk arte Sparks-eko John Ascuaga's Nugget kasinoan, bertako Orozko jatetxearen kanpoaldean zegoena. Ascuaga familiak kasinoa saldu ondoren, Orozko jatetxea ere --euskal argazki eta apaingarriz dekoratua-- izenez eta izaeraz aldatu eta estatua honek bere erro eta loturak galdu zituen bertan jarraitzeko, eta kasinoak Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroari eskaini zion.

Denbora batez noiz eta non ezarriko biltegian zain egon ondoren, momentu hori iritsi da eta aste honetan UNR (University of Nevada, Reno) unibertsitateak kokatu du dagoeneko estatua kanpusean. Gogora dezagun brontzezko estatua Douglas Van Howd eskultorea duela egile eta John Ascuagak eginarazi zuela, ikusita Nestor Basterretxeak Renon bertan dagoen Euskal Artzainaren Monumentua egiterakoan ez zuela Ascuagaren gustuko lana --alegia lan figuratibo bat-- egin, "artzain baten figura inondik inora ikusten ez zen" eskultura bat baizik, Ascuaga dixit. 

Izan ere, Basterretxearen estatuan, batzuentzat artzain baten --eta bere zakurraren-- figura erraz antzematen ez bada ere, orain unibertsitatean ezarri den eskultura honek argi eta garbi erakusten du artzain baten eta zakur baten irudia. Inauguraziorik egiteko, hobe izango da egungo egoera gainditu arte itxarotea, pandemiagatiko neurriak pasa arte.



Komentarioak

  • Ascuagaren artzaina

    Bagenekien estatua Renora ekarri behar zutela, bainan ez noiz. Mila esker Euskal Kulturari garaiz, egoki eta euskaraz informatzeagatik. Estimatzen dugu.

    Patxi Larrarte (Reno, Nevada), 2020/06/08 01:06

« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia