euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jaurlaritzaren inkesta: Harreman pertsonalak, EEetako jarduerak eta berriak, euskaltasunari eusteko bide nagusiak

2019/10/03

 Harreman pertsonalak, EEetan parte hartzea eta berrien jakitun izatea, euskaltasunari eusteko bide nagusiak, inkestaren emaitzetan
Harreman pertsonalak, EEetan parte hartzea eta berrien jakitun izatea, euskaltasunari eusteko bide nagusiak, inkestaren emaitzetan

PUBLIZITATEA

Bilbo, Bizkaia. Diasporako euskaldunek euren euskaltasunari eusteko garrantzitsuentzat jotzen dituzten modu nagusiak, harreman pertsonalak (bi bide nagusien artean aipatu dute %54k), Euskal Etxeetako ekintzetan parte hartzea (%44) eta albisteak (%34) lirateke, Eusko Jaurlaritzak egunotan Bilbon egiten ari den Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarraren baitan zabaldu dituen inkesta baten datuen arabera. 

Aipatu inkesta honen helburua euskal lurraldetik kanpo bizi diren euskal herritarren jarrera eta iritziak ezagutzea izan da, beti ere beren nortasunari, euskal kulturarekin duten loturari, Euskal Etxeekiko harremanari eta kanpoan den euskal komunitaterako Eusko Jaurlaritzaren programen ezagutza eta balorazioaren inguruan. Landa-lana 2019ko ekainaren 7a eta abuztuaren 30a bitartean egin zen, galdetegi bat helaraziz Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Kanpo Harremanetarako idazkaritzarekin lotura duten pertsonei eta kanpoko euskal herritarrek gehien erabiltzen dituzten informazio atari eta sare sozialetan galdetegia zabalduz.

Inkestari erantzun dioten kanpoko euskal herritarren gehiengoa Argentinan bizi da (%54), %20 Latinoamerikako beste herrialde batzuetan, %10 Europako herrialde desberdinetan, %9 Estatu Batuetan eta Kanadan, %5 Espainian eta %1 Euskal Herrian.

-Hona inkestaren emaitzak euren osotasunean (pdf)



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia