euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Iritsi da "Anima Zaitez! 2019": Aukera Euskal Herriko hiru gazterentzat bi asteko egonaldia egiteko Argentinan

2019/04/09

'Anima zaitez!' programaren 2018ko parte hartzaileak Euzko Etxeko lagunekin
'Anima zaitez!' programaren 2018ko parte hartzaileak Euzko Etxeko lagunekin

PUBLIZITATEA

Villa Maria, Argentina. ‘Anima Zaitez!’ programaren laugarren edizioa 2019ko uztailaren 5etik 21era egingo da eta Euskal Herriko 21 eta 30 urte arteko gazte euskaldunei dago zuzenduta. Gazteek euskal kulturari lotutako tailerrak eskaini beharko dituzte, konparazio euskal dantzak, musika, euskara eta sukaldaritza, beraz gutxienez aipatu arlo horietako biko ezagutzak beharko dituzte izan, ez nahitaez agiriak. ‘ Anima Zaitez!’ programa Cordoba probintziako Villa Marian egiten da, hiriko Euzko Etxearen inguruan.

Bidaia gastuei dagokienez, Argentinarako hegaldia eta Villa Mariara iristea gazteen gain egongo da, bidaia asegurua barne. Behin iritsita, programarekin zerikusia duten gastuak bi aste horietan euskal etxearen esku egongo dira (ostatua, otorduak, materialak, etab.). Villa Marian dauden bitartean, euskal etxeko kideen familiak arduratuko dira euren lo egiteko lekuaz, eta otorduak familiek nahiz euskal etxeak emango dizkiete.

Izena emateko epea maiatzaren 5era arte dago zabalik. Hiru pertsona onartuko dira eta izena hemen behar da egin: https://forms.gle/87DbkjuTWFGAHMiA7. Emaitzak Anima Zaitez! FanPagean zabalduko dira eta parte hartzaileei email bidez jakinaraziko zaie.  Informazio gehiago eskatzeko bi helbide hauetara (bietara, arren) idatzi behar da: cvascovm@gmail.com eta animazaitez.cvascovm@gmail.com. Informazio osoa deialdiaz, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia