euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Irailaren 2an itzuliko gara

2013/08/06

Klika Chinoko (Kalifornia) euskal bestetan jotzen. Urtero iraileko lehenengo asteburuan izan ohi da Chinoko euskal piknik eta besta (argazkiaEE)
Klika Chinoko (Kalifornia) euskal bestetan jotzen. Urtero iraileko lehenengo asteburuan izan ohi da Chinoko euskal piknik eta besta (argazkiaEE)

PUBLIZITATEA

Amaitzen ari gara urtero sasoin honetan egiten dugun etena, epe honetan argitaratzen ez dugula buletina. Ohi bezala barne lanari, artxiboko lanei eta paperak egiteari eskaini diogu denbora hau; eta bereziki aurten, daramagun bitarteko murrizketarekin, ez dugu aspertzeko astirik izan. Buletina irailaren 2an, astelehena, itzuliko da bere ohiko bideetara. Ongi amaitu abuztua!

Donostia-San Sebastian. Irailaren 2an itzuliko gara eguneroko emisioetara, izan ere Estatu Batuetan Labor Day-ko asteburu luzea --astelehen horretan jai egiten dute-- tokatzen denean eta, beraz, Kaliforniako Chinon bertako euskal festak ospatuko dituztenean. Aurten, gainera, bisita berezia izango dute asteburu horretan Chinon, hasia izango baitute euren bidaia Kaliforniara, 'Euskal Artzainak Ameriketan' elkarteak antolaturik, garai batean bertan artzain ibili ziren hainbatek, euren familiekin.

Asteburu horretanxe bidaiatuko dira, baina alderantziz, Ameriketatik Euskal Herrira, Gaztemundu 2013 egitasmoan parte hartuko duten 15 pertsonak. Iraileko lehenengo astelehenarekin ekingo diote eurak ere, Gasteizen, lanari. Gogoratu aurten euren jarduna euskal etxeetan garatzen duten musikarien biltzaile izango dela Gaztemundu... eta gisa berean Diasporako eta Euskal Herriko hainbat lekutan beste hamaika ekimen egingo dira euskal testuinguruan (gure agendan segi ditzakezu).

Guztiak hartuko ditugu hizpide irailaren 2tik aurrera.

Ordura arte, izan ongi, aio.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia