euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ingeles irakaslerik ezagutzen Argentinan? Lagundu nahi Martiniano Etchart dantzari cañuelastarrari bere tesian?

2025/07/07

Martiniano Etchart Cañuelasko dantzaria Michigandik egiten ari den doktoretza tesian laguntzeko datuak
Martiniano Etchart Cañuelasko dantzaria Michigandik egiten ari den doktoretza tesian laguntzeko datuak

PUBLIZITATEA

Madison, AEB. Behin baino gehiagotan aipatu izan dugu azken urteotan Denak Bat EEko Martiniano Etchart dantzari cañuelastarraren izena orrialdeotan: Euskal Etxeko dantzari gisa Euskal Asteetan parte hartzen, dantzari topaketetan partaide, edota BAC (Buenos Aires Celebra) bezalako jaialdietan, adibidez. 2018an, ordea, ikasketak jarraitzeko helburuarekin, ingelesarekin irakaskuntzan, Estatu Batuetara joan zen. Ez ditu orain lehen bezala euskal dantzak egunero praktikatzen, baina beti dauzka buruan bere izaerako parte, eta segitzen du harremanetan euskaldunekin eta euskal kulturarekin. 2020an Michiganen itxialdia nola ari zen bizitzen kontatu zigun eta aurten, otsailean, AEBko Hizkuntzalaritza Aplikatuaren Elkarteak emandako sariaren berri ere eman genuen.

Gaur egun Madisonen (Wisconsin) bizi da, doktorego tesia egiten, eta dei bat luzatu du bertatik, euskal komunitateko lagunak medio Argentinako bigarren hezkuntzan (sekundarioan), ingeles irakasle diharduten pertsonengana iristeko. “Herrialde osoko irakasleen erantzunak beharko nituzke, arlo publikokoak zein pribatukoak, egiten ari naizen ikerlana ahalik eta zabalena eta adierazgarriena izan dadin” dio. Hala eskatu du lagunak, eta gustura eman diogu baietza EuskalKultura.eus-en bere ahaleginaren bozgorailu izateari.

Lagundu, posible baduzu

Inkesta bat betetzea da gauza. Online. Erantzuteak 30 minutu eskas hartzen ditu. Bigarren parte bat ere izan dezake (ala ez, borondatezkoa da) elkarrizketa birtual bat ere eginez. Partaidetzak sari bat ere izan dezake, 10 opari-txartela zozketatuko baititu pizgarri gisa. Inkesta link honetan erantzun daiteke, abuztuaren 8an baino lehen. Edozein zalantza argitzeko prest dago Martiniano, metchart@wisc.edu helbidearen bidez.

Animatu eta lagundu Martinianori, zerorri ingeles irakaslea bazara, edo artikulu edo proposamen hau zure lagunen artean hedatzen, euskal 'auzolan' berri honetan.

Eskerrik asko aldez aurretik!



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia