euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Independentziaren 2. Mendeurreneko Euskal Festan ‘Cueca-Fandangoa’ estreinatu dute Llavallolgo Euskal Echean

2016/11/02

Llavallolgo Euskal Echea Ikastetxearen Euskal Festa urriaren 29an izan da aurten
Llavallolgo Euskal Echea Ikastetxearen Euskal Festa urriaren 29an izan da aurten

PUBLIZITATEA

Urteroko bere jai nagusia ospatu du azken larunbat honetan Llavallol-go Euskal Echea Ikastetxeak, 2 eta 18 urte arteko milatik gora ikasle partaide. Jaiaren programak mota askotako ekintzak batu zituen, dantza eta kirol erakustaldiekin hasiz eta mikro-ekimenetako standen aurkezpenak ere tarteko. Independentzia Argentinarraren Bigarren Mendeurreneko urtean, baina, ekarpen berezi bat: ‘Cueca-Fandangoa’ izeneko koreografia estreinatu zuten Aitor Alavak zuzentzen dituen Euskal Echea-ko dantzariek.

Llavallol, Argentina. Duela 112 urte sortutako Euskal Echea Ikastetxearen 2016ko Euskal Jaia urriaren 29an izan zen, Eskolako eta Kultura eta Ongintza elkarteko oraingo eta lehengo agintariak, Gurasoen Elkarteko ordezkariak, irakasleak, ikasleak eta ikasle ohiak lagun. Gonbidatuen arten, Eusko Kultur Etxea-Eusketxe eta Ekin Argitaletxearen lehendakaria den Maria Elena Etcheverry ere izan zen jaian.

Festari hasiera emateko, ‘Sargento Cabral’ Ofizialordeen Eskolako Banda Militarrak Argentinako ereserkia jo zuen eta ondoren Gernikako Arbola abestu zuten bildutakoek. Segidan, Eskolako koordinatzaile nagiso Izaskun Ordokik ongietorria eman zien gonbidatuei. Apaiz gonbidatu bat bedeinkazioaz arduratu zen eta Euskal Echea-ko zuzendari orokorra den Jorge Barros lizentziatuak hitz batzuk zuzendu zizkien bildutakoei. Protokolozko ekintzak bukatuta, dantza eta kirol erakustaldia hasi zen. Dantzetan Euskal Herriko eta Argentinako dantza tradizionalak batu ziren; eta nobedadeen artean, ‘Cueca-Fandangoa’ izeneko koreografia berria (argentinar eta euskal dantza ezaugarriduna) estreinatu zuten Euskal Echea-ko neska-mutilek, Aitor Alava zuzendari.

Bukaeran, eta ohiturari jarraituz, "Euskal Estanpa" sortu zuten partaide guztiek. Hainbat dantza eta kantu interpretatu zituzten haur eta gaztetxo dantzariek, tartean Zapatari Dantza/Eskotixa, Gorulariak, Orhiko Xoria, Ingurutxo/Imotz, Arin Txinparta, Fandango eta Arin Arin eta Biribilketa. Aipatzekoa da Lomas de Zamorako Denak Bat euskal etxeko dantzariek, eta Buenos Airesko Laurak Bat eta Eusko Kultur Etxea erakundeetakoek lagundu zituztela anfitrioiak bai hasierako Agurra dantzatzen baita erakusketaren amaieran ere.

Jaialdia iluntzeraino luzatu zen, beste hainbat proposamen plazaratuz: erakusketa akademikoak, koru errezitala, mikro-ekimenetako standak eta euskal dantza tailerra, Aitor Alavaren ardurapean.

Jaiari buruzko informazio gehiago Dantz-ango blogean.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia