euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Igo zure euskarazko bideoa sarera eta 500 euroko saria irabaz dezakezu ETBren "Youtuberrak" lehiaketan

2015/09/08

ETBren "Youtuberrak" lehiaketan parte hartu duen bideoetako bat
ETBren "Youtuberrak" lehiaketan parte hartu duen bideoetako bat

PUBLIZITATEA

ETBk "Youtuberrak" lehiaketa martxan du eta deialdia egin die munduan zehar euskaraz bideoak egiten dituztenei, bertan parte hartzeko gonbitea luzatuz. Erraza da: sortu kanal bat You Tuben eta igo bertara zure euskarazko bideoak, lehiaketan izena eman eta parte hartu. Hilabetero 500 euroko saria jasoko du bideo onenak eta urte bukaeran kanal onenak 2000 euro eskuratuko ditu. ETB-ekin harremanetan jarri gara eta Diasporatik eta Euskal Herritik kanpo ere parte har daiteke. Zorte on!

Donostia-San Sebastian. ETB telebista kateak "Youtuberrak" izeneko lehiaketan parte hartzeko deia egin du. Lehiaketa honek sarean You Tube atarira igotzen diren euskarazko bideo onenak sarituko ditu. 

You Tuben euskarazko kanal bat daukaten norbanako zein taldeek hartu dezakete parte. Partehartzaileak Euskal Herrikoak zein nazioartekoak izan daitezke, hori bai, bideoak euskaraz izan behar dute. Lehiaketa abendua arte luzatuko da eta epe horretan, sari ederrak banatuko dira:

  • 500 euro hilabeteko bideo onenarentzat
  • 500 euro urteko bideo onenarentzat
  • 2000 euro urteko kanal onenarentzat

Hilero publikoaren bideorik gogokoena aukeratuko da, hots, Gaztearen webgunean boto gehien jasotzen dituena. Horretarako, kanal bakoitzak bideo bakar baten URL-a aurkeztuko du. Urte bukaeran, hilabete bakoitzeko irabazleen artean, urteko bideorik onena aukeratuko da, Gaztearen webguneko erabiltzaileen botoen arabera.

Urte bukaeran, epaimahai batek aukeratuko du zein den aurkeztutako guztien artean kanalik onena.

Kanalak saritzeko honakoak hartuko dira kontuan:

  • Kanalaren originaltasuna.
  • Publikoarekin daukan erlazioa.
  • Sare sozialetan egindako ekintzak.
  • Bideoen kalitatea eta aniztasuna.
  • Bideoei balio erantsia ematen dioten elementuak: etiketak, efektuak, estekak…

Gainera, urtean zehar Gaztearen webgunean botoa eman dutenen artean, abenduan, Iphone 6 bat zozketatuko da.

Nola parte hartu

Parte hartu nahi duten kanalek hurrengo informazioa bidali behar dute youtuberrak@eitb.eus helbide elektronikora:

  • Kanalaren URL-a.
  • Datu pertsonalak: izen-abizenak, telefonoa eta emaila.
  • Kanalaren deskripzioa.

Hilabeteko bideo onenaren lehiaketarako izen ematea ere helbide horretan egin beharko da.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia