euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Idatzi poema bat euskaraz eta parte hartu Madrilgo Euskal Etxeak deitutako Poesia Lehiaketan, garaiz zaude!

2023/03/30

PUBLIZITATEA

Madril, Espainia. Madrilgo Euskal Etxeak zabalik dauka Euskarazko XI. Poesia Lehiaketan izena emateko epea. Lagun ditu deialdian Etxepare Euskal Institutua, eta Euskal Herriko Susa eta Erein argitaletxeak. Edozein adinetako partaideei zuzendutako lehiaketa da, ez dago Euskal Etxeko bazkide izan beharrik eta, besteak beste, munduko gainerako euskal etxeetako euskara ikasle eta kideek ere har dezakete parte.

Lanen luzera, gaia, errima eta neurriak libreak dira. Lanak aurkezteko epea 2023ko ekainaren 2raino luzatuko da. Euskal Etxean bertan aurkeztu ahal izango dira gutunazal itxi batean, edo posta elektronikoz helbide honetara bidaliz: estebe.mee@gmail.com. Dena den, parte hartzeko oinarriak hemen kontsulta daitezke.

Sariketa orokor bat egongo da; eta Madrilgo Euskal Etxeko kide direnen lanak bereiz ere sarituko dira.

Sari orokorrak
-Lehenengo saria: 75,00 euro eta liburu sorta bat.
-Bigarrengo saria: 25,00 euro eta liburu sorta bat.
-Hirugarren, laugarren eta bosgarren saria: liburu sorta bat.

Euskal Etxeko bazkideen arteko sariak
-Lehenengo saria: 75,00 euro eta liburu sorta bat.
-Bigarrengo saria: 25,00 euro eta liburu sorta bat

Edozein zalantza argitu, edo kontsultaren bat izatekotan, email berera idatz daiteke: estebe.mee@gmail.com.

Animatu eta saiatu!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia