euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hiru Erreka Euskal Etxeko dantzariek erakustaldia egin zuten Tres Arroyoseko Gariaren Probintziako Jaian

2007/03/23

Hiru Errekako dantzariak erakustaldian
Hiru Errekako dantzariak erakustaldian

PUBLIZITATEA

Euriak Tres Arroyoseko 38. Gariaren Jai Probintzialaren lehen egunean behar baino protagonismo handiago izan zuen, baina zaparraden mehatxuak ez zuen lortu ondo pasatzeko gogoz bildutako lagunak kikiltzea. Talde askok ezin izan zuten behar den moduan emanaldirik eman, ordea, eta arduradunek jaialdia egun batez luzatzea erabaki zuten. Horrela, martxoaren 7tik 11ra izan behar zuen jaialdiak 12an, astelehenean, izan zuen bere azken eguna. Hiru Erreka Euskal Etxeko dantzariek astelehenean egin zuten azkenik euren emanaldia, eta txalo ugari jaso ere.
Urtero bisitari ugari biltzen dituen ekitaldia da Tres Arroyoseko Gariaren Probintziako Festa, eta Hiru Erreka Euskal Etxeak ez zuen hutsik egin 38. edizio honetan. Zaparradek lehen eguneko ekitaldiak moteldu eta hainbat emanaldi bertan bera uztera behartu zuten, Euskal Etxekoen dantzaldia tartean. Baina eguraldiaren gainetik antolatzaileek eta Tres Arroyoseko jendeak ez zuten amore eman eta jaialdia egun batez luzatzea erabaki zuten, astelehenera arte, martxoak 12.

Euskal Etxeko dantza taldeak ederki baliatu zuen aukera eta euskal dantza erakustaldia eskaini zuen jaialdiaren agertoki nagusian. 'Programaren berrantolaketa honek euren ikuskizunak erakusteko aukera eman zien ostegunean emankizuna egin ezin izan zuten herriko talde eta artista askori', Jose Luis Artuch Hiru Errekako partaideak BasqueHeritage.com-i azaldu dionez. Artuch elkarteko bazkide aktiboenetako bat da, euren webgunea berriaren egile eta 'Zenbakaitz!' irratsaioaren sortzaile eta esatari ohia, besteak beste.

[Goiko irudian, ezkerretik eskubira, Buenos Aires probintzia argentinarreko Tres Arroyoseko 'Hiru Erreka' Euskal Etxeko dantzariak: Ayelen Artuch, Manuela Urbieta, Gisela Loureyro, Sara Urbieta, Rocio Prado, Amancay Artuch, Sofia Prado eta Josefina Escudero]


Lotura interesgarriak

Hiru Erreka Euskal Etxea, Tres Arroyos
www.hiruerreka.com.ar

Emakumearen Astea Hiru Erreka Euskal Etxean
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko martxoaren 13an

Euskararen Eguna Hiru Errekan
EuskalKultura.com-en argitaratua 2006ko abenduaren 13an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia