euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Haztearren, gogoeta" izeneko gazteentzako Tailerrera gonbidatzen du FEVAk, uztailaren 28an Necochean

2018/07/10

FEVAk joan den martxoan Olavarrian antolatutako euskal etxeen topaketa
FEVAk joan den martxoan Olavarrian antolatutako euskal etxeen topaketa

PUBLIZITATEA

Necochea, Argentina. Euskal etxeetako gazte jendeari zuzendutako ekintza Ana Idigorasen ardurapean egingo da eta programa honi jarraituko dio: goizeko 10etan, parte-hartzaileen harrera eta FEVAko agintarien agurra. 10:30etan, tailerraren hasiera; 13etan, bazkaria; 15etatik 18etara, tailerraren jarraipena; 18etatik 18:30etara, atsedenaldia; 18:30etatik 20etara, tailerraren amaiera eta ondorio irakurketa.

Gauean San Inazio jaian parte hartu ahal izango dute bisitariek Necocheako Euzko Etxean.

Euskal etxe bakoitzak bi ordezkari bidali ahal izango ditu bilerara. Ostatu eta otorduen gastuak FEVAk hartuko ditu bere gain; bidaiarenak, berriz, euskal etxeak. Jarduera Necocheako Euzko Etxean izango da, 58 eta 65 kaleetan, uztailaren 28an, eta izena emateko epea uztailaren 18an, arratsaldeko 5etan, bukatuko da. Izena ematea FEVAn egin behar da (secretaria@feva.com.ar helbidera idatziz) partaideen izen-abizenak, NAN eta larunbatean ostatua beharko duten adieraziz.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia