euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hauteskundeak Buenos Airesko Iparraldeko EEan, Ernesto Cornejo lehendakari, Cesar Arrondo lehendakariorde

2014/09/29

Ernesto Cornejo Saravia da Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeko lehendakaria
Ernesto Cornejo Saravia da Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeko lehendakaria

PUBLIZITATEA

Urteroko Batzar Nagusia egin du Buenos Airesen, hiriburu argentinarreko 'Iparraldeko Euskal Etxe' edo 'Frantses Euskaldun Etxeak', azken izen hau erakundearen gaztelaniazko eta frantsesezko deitura Txirritaren euskarara itzulita. Bilkuraren ostean, euskal etxea gobernatuko duen Zuzendari Taldeak Ernesto Cornejo Saravia dauka buru, orain arte bezala, berarekin buruzagi direla Cesar Arrondo, lehendakariorde; Norma Rios, idazkari; Juan Carlos Ibarrola, idazkariorde, Carlos Martinez, diruzain; eta Manuel Azpiroz, diruzainorde.

Buenos Aires, Argentina. Erakundearen estatutuak agindu bezala, Urteroko Batzar Orokorra egin berria du, irailaren 23an, hiriburu federal argentinarrean, bertako Iparraldeko Euskal Etxeak. Bi izen erabiltzen ditu gaur egun, gaztelaniaz, euskal etxe argentinar honek: historikoki erabili izan duen Centro Vasco Francés (CVF), eta azkeneko urte hauetan nagusitzen edo ofizialtzen hasia euskarazko Iparraldeko Euskal Etxea. Edonola ere, batzar nagusian, besteak beste, erakundeak bere Zuzendaritza Batzordea berritu zuen eta urtealdi berri honetan honela osatutako batzordeak gobernatuko du euskal elkartea:

-Lehendakari: Ernesto Cornejo Saravia
-Lehendakariorde: César Arrondo
-Idazkari: Norma Beatríz Ríos
-Idazkariorde: Juan Carlos Ibarrola
-Diruzain: Carlos Martínez
-Diruzainorde: Manuel Azpiroz Costa

-Batzordekide titular: Rodolfo Carelli, Carlos Irisarri, José María Marcaida, Juan Manuel Marcaida, Roberto Piterbarg eta Carlos Prosperi

-Batzordekide ordezko: Mariana Arla, Santiago Casset, Héctor Chanourdie, Juan Manuel Llauró, José Luis Naveyra eta Oscar Pandelo

OGASUN BATZORDEA

-Kideak: Julio Bárbaro, Carlos Bordagaray, Adrián Castell, Mikel Ezkerro eta Guillermo Révora

OHOREZKO EPAIMAHAIA

-Kideak: Eduardo Abboud, Enrique Fagoaga eta Enrique Levantini

 



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia