euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Haur eta heldu euskal uruguaitarrek otsailaren 14tik 17ra hartuko dute parte FIVUk eratutako laugarren udalekuan

2008/02/01

Historia saioa Udalekuren aurreko edizio batean
Historia saioa Udalekuren aurreko edizio batean

PUBLIZITATEA

FIVU --Uruguaiko Euskal Erakundeen Federazioa, Federación de Instituciones Vasco Uruguayas-- elkarteak antolaturik, euskal jatorriko ehun bat gazte eta heldu bilduko dira otsailaren 14tik 17ra Río de la Plata delakoaren ertzean, Artigas-eko kanpaleku batean, euskal etxe uruguaitarren biltzaile den elkarte honek antolatutako udalekuaren laugarren edizioan. Ohi bezala, parte hartzaileak etxoletan egingo dute lo eta, joko eta jolasekin batera, euskal dantza, kantu eta kultura saioak izango dituzte, euren erroei dagokien ondarea hurbilago eta hobeto senti eta ezagut dezaten.
FIVUk antolatutako laugarren udaleku euskal-uruguaitar hau Río de la Plata ibaiaren --Plata ibaiaren-- ertzeko Artigas kanpalekuan --Montevideo eta Carmelotik 120 bat kilometrora-- egingo da, gazte elkarte kristau baten instalazioetan, otsailaren 14tik 17ra bitartean, eta bertan FIVUko bazkide diren Rosario-ko --Uruguaiko Rosarioko-- 'Gure Etxea' Euskal Etxeko kideek, Montevideoko 'Haize Hegoa'koek eta Carmelo-ko 'Ibai Ondoko Euskal Etxea'koek hartuko dute parte.

'Orotara, 75 bat haur eta gazte, eta 25 bat heldu bilduko direla espero dugu; udalekuak iraungo dituen lau egunetan udaleku gisako bizimodua egingo dugu, egurrezko etxoletan lo eginez eta joku eta jolasei ekinez, baina baita ere 'euskal edukiei', esan nahi baita euskal dantza, kantu, historia eta oro har kultura landuko ditugu, zenbait tailerretan', argitzen dute EuskalKultura.com-ek eginiko galderei erantzunez, ekitaldian parte hartuko duen Carmeloko 'Ibai Ondoko Euskal Etxea'ko iturriek. [Ezker goialdeko argazkian, Udalekuak erabiltzen dituen etxoletako bat]


Lotura interesgarriak

HABEk eta FIVUk euskara irakasle uruguaitarrak trebatuko
2008ko urtarrilaren 31ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Barnetegia Argentinako La Platan, Uruguaiko bi irakaslez
2008ko urtarrilaren 28an EuskalKultura.com-en argitara emana

Immigranteen Eguna ospatu du Saltoko Euskal Etxeak
2007ko azaroaren 8an EuskalKultura.com-en argitara emana

Montevideoko Eusko Indarra dantza taldearen 25 urte zirraragarriak
2007ko azaroaren 6an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia