euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hasier Larretxearen 'Azken Bala' liburuaren aurkezpena eta Euskaraokea Madrileko Euskal Etxean

2009/03/04

Euskaraokean parte hartu zuten kantari batzuk taulagainera igotzeko bidean (argazkia Madril EE)
Euskaraokean parte hartu zuten kantari batzuk taulagainera igotzeko bidean (argazkia Madril EE)

PUBLIZITATEA

Martxa onean jarraitzen dute Madrileko Euskal Etxearen kultur ekitaldiak. Joan den otsailaren 19an, adibidez, Hasier Larretxea baztandarreren 'Azken bala/Ultima bala' poema liburuaren aurkezpena egin zen. Liburua elebitan, euskaraz eta gazteleraz, argitaratu du Sevillako Pointdelunettes argitaletxeak. Aurkezpenean Zuriñe Muñoz artistak antzezlan labur bat eskaini zuen. Hileko beste ekitaldietako bat joan den otsailaren 26ean egin zen Euskaraokea izan zen: bertan Euskaltegiko ikasleek euskal kantak abestu eta bidez batez euskara praktikatzeko aukera polita izan zuten.

Madril, Espainia. Madrileko Euskal Etxeak Hasier Larretxea idazle nafarraren 'Azken bala/La última bala' poema liburuaren aurkezpen berezia eskaini zuen joan den otsailaren 19an. Liburua elebitan argitaratu du Pointdelunettes etxeak eta Andaluzian euskaraz eta gazteleraz plazaratzen den lehen lana da. Liburuaren  orrietatik Larretxeak (Arraioz, 1982) biolentziari aurka egiten dio bere 'azken bala' --poesíia-- erabiliz. Larretxeak beste bi poema liburu idatzi ditu: 'Eguraldi lainotsua' (2001) eta 'Bazaudete?' (2004).

'Azken bala'

[Hasier Larretxea baztandarraren 'Azken bala' liburuaren aurkezpena Madrileko Euskal Etxean (argazkia MadrilEE)]

Aurkezpena Areto Nagusian egin zen eta liburuko testuen irakurketaz gain, Zuriñe Muñoz artistak antzezlan bat eskaini zuen ere. 'Azken bala/La última bala' liburuari buruzko informazio gehiago, argitaletxearen webgunean, pointdelunettes.com.

Euskaraoke txapelketa

Hileko beste ekitaldi deigarri bat otsailaren 26ean egin zen Euskaraoke Txapelketa izan zen. Ekitaldia Euskaltegiko euskara ikasleei zuzendua zegoen hasiera batean, baina elkarteko bazkideek ere parte hartzeko aukera izan zuten. Batzuk besteek baino hobeto, baina denek gozatu zuten euskal kantuak abesten eta, bide batez, euskara praktikatuz.

Euskaraoke

[Euskaltegiko ikasleetako bat kantari Euskaraoke Txapelketan (argazkia MadrilEE)]

Bukatzeko, aipatu beharra dago Euskal Etxea eta Euskaltegiko ikasle eta irakasleak lanean ari direla jada Korrika 16 euskararen aldeko lasterketari Madrilera ongi etorria egiteko. Aurreko edizioetan bezala euskal etxeak hainbat ekitaldi antolatuko ditu, bere Korrika propioa ere eginez, 'Korrika Madrilen ere!!' lelopean, Ane Bastida irakasleak EuskalKultura.com-i iragarri dionez.  



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia