euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

HanHemen ekimenak 'Euskal komunitate globalaren lehen topaketa digitala' egingo du bihar: garaiz zaude izena emateko

2022/07/04

Garaiz zaude uztailaren 5ean HanHemenek Zoomez eratu duen 'Euskal komunitate globalaren lehen topaketa digitalean' parte hartzeko
Garaiz zaude uztailaren 5ean HanHemenek Zoomez eratu duen 'Euskal komunitate globalaren lehen topaketa digitalean' parte hartzeko

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen HanHemen ekimenak 'Euskal komunitate globalaren lehen topaketa digitala' egingo du bihar asteartea, uztailaren 5ean, Zoom bidez, eta parte hartzeko gonbitea luzatu die munduan edonon daudela ere partaide izan nahi duten interesatu guztiei. Topaketan, HanHemenek azkeneko hilabeteetan burutu duen inkestaren emaitzak jakinaraziko dira, eta euskal komunitate globalaren egoera, joerak eta interesak partekatu dira, jakinarazi du HanHemen-ek..

Ekitaldi birtuala uztailaren 5ean 18:00etan izango da, Euskal Herriko eta europar kontinenteko ordua [Erresuma Batuko 17:00etan; Argentina eta Uruguaiko 13:00etan; Txile, Venezuela eta New Yorkeko 12:00etan; Mexiko, Kolonbia eta Peruko 11:00etan; San Frantzisko eta Vancouver-eko 9:00etan, eta Sydney-ko asteazkeneko 2:00etan]

Ekitaldia zuzenean izango da, Zoom bidez, eta parte hartzeko, hemen eman daiteke izena.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia