euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Guztia prest Saladillon 43. Mus Txapelketa Nazionalera bertaratuko diren herrialde osoko muslariei harrera egiteko

2023/08/03

Itxaropen Euskal Etxea antolatzaile, abuztuaren 18tik 20ra Saladillon jokatuko da Argentina mailako 43. Txapelketa Nazionala
Itxaropen Euskal Etxea antolatzaile, abuztuaren 18tik 20ra Saladillon jokatuko da Argentina mailako 43. Txapelketa Nazionala

PUBLIZITATEA

Saladillo, Argentina. Saladilloko Itxaropen Euskal Etxea antolatzaile burutuko da pare bat aste barru Buenos Aires probintzian Argentinako 43. Mus Txapelketa Nazionala, burutu ere abuztuaren 18tik 20ra. Azken hiru hilabeteetan herrialde osoan barrena hamaika euskal etxetan egindako txapelketa eta kanporaketa saioetan lehiatu ondoren leku bakoitzeko txapeldunak irrika bizian dira Saladilloko “Julio Mariano Uthurralt Benzo” Txapelketa Nazionalean irabazi eta herrialdeko ordezkari izateko mundu mailakoan.

Norgehiagoka ofizialeko saioak CURSen (Saladillo Eskualdeko Unibertsitate Zentroan) garatuko dira, Euskal Etxetik 400 metrora baino ez dauden aretoetan. Orain arte 15 bikotek eman dute izena, eta irabazleak Argentinako Mus Federazioaren ordezkaritzako buru izateko ohorea izango dute datorren urrian, Txilen egingo den Euskal Erkidegoen arteko Mundu Txapelketan.

Partida ofizialen alboko partida paraleloak

“Itxaropen-entzat ekitaldi eta ekimen garrantzitsua da honakoa, eta jende asko erakarriko du. Gainontzeko euskal etxeekin komunikatzeko, harremantzeko eta integratzeko beste modu bat ere bada, gainera. Zinez pozik gaude, eguna noiz etorriko zain. Izan ere, lan bikaina egiteko konpromisoa hartu dugu, bisitari etorriko direnei behar bezalako harrera egitekoa, denbora ahalik eta goxoena pasa dezaten gure artean”, adierazi dio Saladilloko Euskal Etxeko lehendakari Nora Idoetak EuskalKultura.eus-i.

Musa jarraitzaile asko dituen jarduera da beti Argentinan eta munduko euskal komunitateetan, are gehiago hemen bezala txapelketa nazionalaren txanda heltzen denean. Partida ofizialak jokatzearekin batera, bertaratzen diren zaleen arteko partida ez-ofizialak ere jokatzen dira; Saladillon, Euskal Etxearen egoitzan egingo den topaketa paraleloan ehun muslari inguruk parte hartuko dutela iragarri da.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia