euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gustavo Eduardo Elichiribehety-k txanda hartu dio Asier Iriberriri Mar del Platako Denak Bat EEko lehendakaritzan

2022/10/10

Erdian zutik, orain arteko eta segida hartu dion lehendakaria, Denak Baten Zuzendaritza Batzorde berriarekin
Erdian zutik, orain arteko eta segida hartu dion lehendakaria, Denak Baten Zuzendaritza Batzorde berriarekin

PUBLIZITATEA

Mar del Plata, Argentina. Gustavo Eduardo Elichiribehety da Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeko lehendakari berria, hala hautatua lekukoa harturik orain arteko Asier Iriberri Plazaolaren eskuetatik. Joan den asteazkenean, urriaren 5ean, zuzendaritzako gainerako karguak erabaki ziren Asier Iriberri irailaren 23an hautatu zuen hauteskunde prozesuaren ondotik. Zuzendsritza Batzorde berria, beraz, honakoek osatzen dute:

ZUZENDARITZA BATZORDEA
-Lehendakaria: Gustavo Eduardo Elichiribehety
-Lehendakariorde lehena: Miren Nerea Sarasua
-Lehendakari bigarrena: Aitor Hormaechea
-Idazkaria: Martín Urribarri
-Idazkariordea: Valentina Cartasegna
-Diruzaina: Gabriel Vicente
-Diruzainordea: Iker Garay
-Batzordekide titularra: Juan Martín Vicente, María José Aguinaga, Luis María Mujica, Mariano Iborra eta Sofía Estayno
-Batzordekide ordezkoa: Isabel Aguilera, Mirta Carbonel, Asier Iriberri Plazaola eta Ignacio Javier Oreja

OHOREZKOA EPAILEAK
-Titularrak: Miguel Angel Vicente, Juan Martín Azarloza eta Miguel Angel Valencia
-Ordezkoak: Ana María Vicente eta María Aurora Plazaola

BATZORDE KONTU IKUSKATZAILEA
-Titularrak: José María Landeta, Jorge Manuel Iriberri eta Juan Marcos Di Girolamo

Sei urtez izan da Denak Bateko presidente Asier Iriberri Plazaola, eta momentu gaiztoenak, beste hainbat erakundetan bezala, pandemiak ekarritakoak, eta oroitzapen alaia, une hura gainditu ahal izana. Bera lehendakari zela, bestalde, momentu berezienetako bat elkarteak Urkullu lehendakariaren bisita jaso zuenekoa izan zen, Argentinako Euskal Aste Nazionala hirian egin zelarik, Denak Bat antolatzaile, 2018an.

Mila esker berari eta batzordea utzitakoei, eta ongi etorri eta zorterik onena sartu berria den lehendakariari eta batzordekide berriei.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia